Gabonetako agenda
Egun magikoak
GABONETAKO ARGITERIA
Donostiak Gabonetako argiak azaroak 27an, 18:00etan, piztuko dira eta streaming bidez ere ikusi ahal izango da.
Olentzero eta Mari Domingi
Olentzerok eta Mari Domingik gutunak paperean edo online jasoko dituzte aurten. Zuzenean Donostia Kultura webgunetik erantzungo dute. Gainera, posta arruntez gutunak bidaltzeko aukera ere egongo da. Hiriko auzo guztietako toki estrategikoetan 18 postontzi jarriko dira.
- Tomaxen Abenturak, “Olentzero eta Mari Domingiren misterioa”
- Olentzero eta Mari Domingi ere joango diren haurrentako 7 emanaldi (Emanaldietako bat streaming bidez eskainiko dugu).
- Lekua: Principal Antzokia (Gonbidapena behar da). Donostia Kultura webgunean eskatu ahal izango dira (eskatzaile bakoitzak, gehienez, lau gonbidapen). Gonbidapenak Principal antzokiko txartel-leihatiletan jaso beharko dira.
Gabonetan bazkariak eta afariak etxean
Abenduak 24, 25, 31, urtarrilak 1
Bodegón Alejandrok otorduak prestatuko ditu egun berezi hauek etxean gozatzeko. Gure sukaldaritzako plater tradizionalak Gabon Gauean, Eguberri egunean, Urte Zahar gauean edo Urteberri egunean bakarrik, bikotearekin edo talde txikian gozatzeko. Plater donostiarrak, bereziak eta gabonetakoak.
Gabon-gaueko afaria
Maria Cristina hotelak gabon-gaueko afaria eskainiko du behar diren neurri guztiekin.
Eguberri-eguneko bazkaria
Maria Cristina hotelak eguberri-eguneko afaria eskainiko du behar diren neurri guztiekin.
Urtezahar-gaueko afari eta festa bereziak
Maria Cristina hotelak urtezahar-gaueko afari eta festa berezia eskainiko du behar diren neurri guztiekin.
Urteberri-eguneko bazkaria
Maria Cristina hotelak urteberri-eguneko bazkari berezi bat eskainiko du behar diren neurri guztiekin.
Errege Magoak
Urtarrilaren 5ean Ilunben izango dira formatu txikiko ikuskizunarekin. Bertan, Ekialdeko magiaz gozatzeko aukera izango dugu.
- Bost funtzio egingo dira, goizez eta arratsaldez. (Emanaldietako bat streaming bidez eskainiko da).
- Gonbidapenak abenduaren 28tik aurrera eskatu ahal izango dira Donostia Kultura webgunean.
Errege bezperako afaria
Arbaso hotelak Errege bezperako afari berezi bat eskainiko du behar diren neurri guztiekin.
Gabonetako girotzea
Gabonetako Afternoon tea
- Lekua: Dry San Sebastian tabernan, Maria Cristina hotelean
- Prezioa: 28€ eurotik
- Telefonoa: 943 43 76 00
Jaiotza
Donostiarren hainbat belaunaldi Gabonetako klasiko honekin hazi dira. Kaleko Jaiotza, eszena diferenteak irudikatuz. Gipuzkoako Belenzaleen Elkartea. Gainera: Garberako jaiotza.
- Lekua: Gipuzkoa plaza
Gabonetako zuhaitza eta jenjibre-etxea piztea
- Lekua: Maria Cristina Hoteleko galerian
- Telefonoa: 943 43 76 00
Gabonetako erosketak: Saltokiak eta merkatuak
Hiriko saltokiek dena ematen dute data hauetan; bilatu alfonbra gorriarekin apainduta dauden dendak. Gabonetako erosketak errazte aldera, saltokiek doan aparkatzeko tiketak banatuko dituzte bezeroen artean.
GABONETAKO EROSKETAK DONOSTIAKO SALTOKIETAN
Erabili merkataritza bonuak abenduaren 31 arte zure Gabonetako erosketetarako: 10 euroko deskontua 30 eurotik gorako erosketetan.
- Lekua: Hiri osoa (INFO +)
GABONETAKO ERAKUSLEIHOEN LEHIAKETA
Ibilbide bat egin eta Gabonetako dekorazio berezienak ikusteko aukera paregabea da. Aurten, berrikuntza gisa, establezimenduen kanpoaldea ere apainduko da eta Parte Zaharreko kale nagusian apaingarri bereziak jarriko dira.
- Lekua: San Sebastian Shopseko kide diren 100 establezimendu inguru (INFO +)
Gabonetako Azoka
Europa erdialdeko hirietako merkatuen antzera, Urumea pasealekuan eta Santa Catalina plazan hainbat postu inguru topa ditzakezu. Bertan, artesania, jostailuak, gastronomia etab. eskaintzen dira. Gabonetako merkatuak iglu bat izango du eta egunero ikuskizun eta musikaz gozatu ahal izango da.
- Lekua: Urumea Pasealekua (INFO +)
Gabonetako online azoka
Herritarrek opari-, dekorazio- eta gastronomia-produktuak erosi ahal izango dituzte, % 30eko deskontuarekin eta etxez etxeko doako banaketarekin.
Eskulangintzako Azoka
35 stand eskulangintzako produktuekin: besteak beste moda, bitxigintza, arropa, jostailu eta dekorazioko osagarriak.
- Lekua: Buen Pastor. (INFO +)
Eman zeure buruari kapritxo bat - Oparitzeko ideiak
Gabon hauetan eskuratu Chillida Lekuko urteko abonamendua %50ean
15 euroko abonamendu hau erosi eta hurrengo 365 egunetan, bisitaria, museoko ordutegian, Chillida Lekura sartu ahal izango da nahi bezain beste. Gainera, %10eko deskontua izango du dendan, eta promozio berezietan parte hartu ahalko du ere. Abonamendu hau bakarra eta besterenezina da.
San Telmo museoaren abonamenduarekin, urtarrila arte doan
Egin zaitez orain 2021erako bazkide eta hasi une honetatik disfrutatzen museoko bazkide izateak dituen abantailez. Urtarrilera arte, San Telmoren kontu! Inaugurazioetarako eta ekitaldi berezietarako gonbidapenak lortuko dituzu eta % 10eko deskontua museoko jardueretan, ikastaroetan, talde bisitetan eta argitalpen propioetan.
NARRU Jatetxeko opari bonoa
Arbaso Hoteleko NARRU Jatetxean: Udazkena eta Neguko Hoteleko opari bonoa 2020 - 2021
- Informazio gehiago | PDF
Navegavela - Gabonetako txangoa belaontzian
Belaren munduari buruzko jakin-mina duzu? Ontzi bat barrutik nolakoa den ikusi nahi duzu? Polita, interesgarria, dibertigarria edo erromantikoa iruditzen zaizu? Itsasoa eta haizea sentitu nahi dituzu? Aire librea, hori da premisa. Arnasa hartu eta gozatu.
- Ordutegia - Iraupena: 11h-etatik 13h-etara / 14h-etatik 16h-etara (2 ordu)
- Prezioa: 350€
- Telefonoa: 648 183 037 (INFO +)
Sansebay - Oparitu egonaldi bereziak
- Telefonoa: 943 435 724
- Erreserbak
- Informazio gehiago | PDF
La Perla - Wellness Plana + Gourmet Menua
La Perla Centro Talaso Sport: Wellness tratamenduak + Gastronomia (Plater nagusia, Postrea, kriantza. Plater nagusian errazio erdiak eskatzeko aukera).
- Prezioa eta iraupena: 98,50€ (55 minutu + bazkaria)
- Talasoterapia: 8:30h-etatik 21h-etara / Jatetxea: 12:30h-etatik 16h-etara
- Telefonoa: 943 45 88 56 (INFO +)
La Perla - Edertasun Plana + Gourmet Menua
La Perla Centro Talaso Sport: Edertasun tratamenduak + Gastronomia (Plater nagusia, Postrea, kriantza. Plater nagusian errazio erdiak eskatzeko aukera).
- Prezioa eta iraupena: 107,50€ (55 minutu + bazkaria)
- Talasoterapia: 8:30h-etatik 21h-etara / Jatetxea: 12:30h-etatik 16h-etara
- Telefonoa: 943 45 88 56 (INFO +)
Kultura planak eta planak haurrekin
"Zientzia Forgesen arabera" erakusketa
Gai zientifikoak lantzen dituzten 66 Forges bineten bilduma.
- Lekua: Newton Aretoa - Eureka! Zientzia Museoa
- Doan INFO +
- Ordutegia: As-tik Os-era 10h - 20h - Asteburuak 11h - 20h - Abenduak 24 eta 31 10h - 14h - Abenduak 25 eta urtarrilak 1 itxita
Donostiako Orfeoia
Donostiako bost elizatan bost kontzertu eskainiko ditu. Gonbidapenak Donostia Kultura webgunean eskatu ahal izango dira abenduaren 11tik aurrera.
- Sarrera doakoa izango da. (Tokiak mugatuta)
- INFO +
San Tomas: Euskal Herriko txistorra lehiaketa
Euskal Herriko Txistorra Lehiaketaren XXV. edizioa.
- Lekua eta ordutegia: Abenduaren 18an, 17:00etan, Basque Culinary Centerren egoitzan.
Streaming bidez eskainiko da Donostia Festak sailaren Youtube kanalaren bidez.
Donostiako portutik pista jolosa
Familiek eta gazteek La Jarana pista jolasaz gozatu ahal izango dute, portuko sekretu ezkutuenak ezagutzeko museoko mediazio taldearen eskutik. Eguraldiaren arabera, jarduera Euskal Itsas Museoaren barruan egin ahal izango da.
- Lekua eta ordutegia: Euskal Itsas Museoa (Portua), 12h-etan.
- Informazio gehiago
Gabonetako bidai zoragarria
Familia tailerra (6-10 urteko haurrak, heldu batekin joan beharko direnak).
- Lekua: LOGIK Aretoa - Eureka! Zientzia Museoa
- Prezioa: 6€/pertsonako INFO +
- Iraupena: 55 minutu
- Ordutegia: As-tik Os-era 11h30 - 14h eta 16h - 19h30 - Asteburuak 11h30 - 19h30 - Abenduak 24 eta 31 11h30 - 13h30 - Abenduak 25 eta urtarrilak 1 itxita
Gabonetako opariak antolatzen - Lego Wedo 2.0
Gabonetako opariak herrestan eramateko trakzioko robotaren eraikuntza. Familia tailerra (6-10 urteko haurrak, heldu batekin joan beharko direnak).
- Lekua: LOGIK Aretoa - Eureka! Zientzia Museoa
- Prezioa: 6€/pertsonako INFO +
- Iraupena: 55 minutu
- Ordutegia: As-tik Os-era 11h30 - 14h eta 16h - 19h30 - Asteburuak 11h30 - 19h30 - Abenduak 24 eta 31 11h30 - 13h30 - Abenduak 25 eta urtarrilak 1 itxita
Ordu peripatetikoa
Bisita ezazu "Elkano. Munduari lehen itzulia " erakusketa era aktibo eta parte-hartzaile batean, museoaren bitartekaritza taldearen eskutik.
- Lekua eta ordutegia: Euskal Itsas Museoa, 17h-etan
- Informazio gehiago
Amona Tomaxaren abenturak
Marrazketa eta kontaketaren bidez, elikagaiez eta baserriko bizimoduaz hausnarketa.
- Lekua eta hizkuntza: Kutxa Ekoguneko Haur Parkea (Euskara)
- Prezioa eta ordutegia: 8€ (haur eta heldua) - 17h-etatik 18h30-etara
- Sarrerak erosi
Donostiako portutik pista jolosa
Familiek eta gazteek La Jarana pista jolasaz gozatu ahal izango dute, portuko sekretu ezkutuenak ezagutzeko museoko mediazio taldearen eskutik. Eguraldiaren arabera, jarduera Euskal Itsas Museoaren barruan egin ahal izango da.
- Lekua eta ordutegia: Euskal Itsas Museoa (Portua), 12h-etan.
- Informazio gehiago
Olentzeroren lagunak
Ipuin antzeztua animaliekin batera.
- Lekua eta hizkuntza: Kutxa Ekogunea (Euskara)
- Prezioa eta ordutegia: 7€ (haur eta heldua) - 17h-etatik 18h-etara
- Sarrerak erosi
Bisita antzeztua
Juan de Zubileta txoak Lehenengo Mundu biran bizitako xehetasunak azalduko ditu.
- Lekua: Euskal Itsas Museoa
- Hizkuntzak eta ordutegiak: Euskeraz 11h30-etan eta Gazteleraz 12h30-etan
- Prezioa: 4€ (12 urtetik beherakoak 2€)
- Informazio gehiago
Lumadunak eta karraskariak
Untxien artean esperientzia eder eta ezohikoa.
- Lekua: Kutxa Ekogunea
- Prezioa eta ordutegia: 7€ (haur eta heldua) - 11h-etatik 12h-etara eta 12h30-etatik 13h30-etara
- Sarrerak erosi
Erakusketaren komisarioarekin topaketa
Bi topaketa ospatuko dira “Juan Sebastián Elkano istripu bat izan zen? jorratuz. Solasaldian, parte-hartzaileek Elkanok mundu biran izan zuen parte hartzeari buruz hitz egiteko aukera izango dute.
- Lekua eta ordutegia: Euskal Itsas Museoa, 18h-etan (Elebiduna)
- Informazio gehiago
Adoptatutako animalien maitasun istorioak
Animalien protektorarekin batera.
- Lekua: Kutxa Ekoguneko anfiteatroa
- Prezioa eta ordutegia: 5€ (haur eta heldua) - 12h15-etatik 13h15-etara
- Sarrerak erosi
Ipuin antzeztua: Zirkoa zure eskuan
- Lekua: Kutxa Ekogunea
- Prezioa eta ordutegia: 7€ (haur eta heldua) - 12h15-etatik 13h15-etara
- Sarrerak erosi
Lumadunak eta karraskariak
Untxien artean esperientzia eder eta ezohikoa.
- Lekua: Kutxa Ekogunea
- Prezioa eta ordutegia: 7€ (haur eta heldua) - 11h-etatik 12h-etara
- Sarrerak erosi
Donostiako portutik pista jolosa
Familiek eta gazteek La Jarana pista jolasaz gozatu ahal izango dute, portuko sekretu ezkutuenak ezagutzeko museoko mediazio taldearen eskutik. Eguraldiaren arabera, jarduera Euskal Itsas Museoaren barruan egin ahal izango da.
- Lekua eta ordutegia: Euskal Itsas Museoa (Portua), 12h-etan.
- Informazio gehiago
Planak Donostiatik gertu