Flyscharen ibilbidea eta Sagardotegia

Jarduera hau baloratu
 
excursiones-txotx-flysch-01excursiones-txotx-flysch-03excursiones-txotx-flysch-04excursiones-txotx-flysch-05excursiones-txotx-flysch-06excursiones-txotx-flysch-07

Prezioa

99

Erosi

Egin Txotx eta ezagutu Flyscharen Ibilbidea!

Txoootx! oihuak sagardo naturala kupeletik dastatzeko aukera ematen du, Sagardotegi menu tradizionala jaten duzun bitartean. Ezagutu sagardogilearen eskutik produktu honen atzean dagoen baserri eta familiaren historia. Gainera, paisaia ikusgarriez gozatuko duzu Zumaiko Flyschean, Euskal Kostaldeko Geoparkean kokatua. Inguru hauetan oso ohikoak diren antxoak dastatzeko aukera ere izango duzu.

Ibilbidea

  • Irteera Donostiatik
  • Bisita gidatua Zumaiako Flyschean eta pintxo dastatzea
  • Bisita gidatua sagardotegian, sagardo dastatzea eta pintxoarekin
  • Sagardotegi menu tradizionala
  • Buelta Donostiara

Sagardotegi menua

  • Bakailao tortilla
  • Bakailao frijitua piperrekin
  • Txuleta parrillan
  • Gazta irasagar eta intxaurrekin
  • Ogia eta Sagardoa

Informazio praktikoa

BISITATUKO DITUGUN UDALERRIAK Zumaia eta inguruko sagardotegi bat.
HIZKUNTZA Euskara, gaztelania eta ingelesa.
IRTEERAK Asteartetan (maiatzetik urrira) 11:00etan.
IRAUPENA 6 ordu.
GARRAIOA BARNE Bai
BAZKARIA BARNE Bai
TOPAGUNEA Bengoetxea kalea, 2. Donostia.
PERTSONA KOPURUA, GEHIENEZ 8 pertsona.
PREZIOA 99€ helduek; 59€ 3 eta 10 urte artekoek; 29€ 0 eta 2 urte artekoek.
OHARRAK Erosketa egitean, telefonoaren ondoren, zehaztu hizkuntza.

  • NOIZ EROSI
    Jarduera lehenbailehen erostea gomendatzen dugu, eskuragarri izango duzula ziurtatzeko.
  • ORDAINTZEKO ERA
    Erosketa segurua Visa edo Mastercard txartelaren bidez.
  • EZEZTATZEAK
    Ezingo da erosketa ezeztatu zerbitzua emateko 48 ordu baino gutxiago falta direnean. Begiratu kontratazio baldintza orokorrak informazio gehiago nahi baduzu. Ezeztatzeko formularioa zure esku dago.
  • FROGAGIRIA
    Erosketa amaitzean e-mail bidez jasoko duzu egiaztapena. Horixe baino ez duzu behar; eraman ezazu zeure mugikorrean jardueraren egunean.

{jcomments on}

Jarduera hau baloratu

 
X