Shop Donostia San Sebastián

ASTELEHENETIK OSTIRALERA
10:00 - 14:00 / 16:00 - 18:00
+34 676 816 172
shopturismoa@donostia.eus

Euskal kostaldea tourra: Hondarribia eta Pasaia

Jarduera hau baloratu
 
hormasarreraalde zaharraparadorea

Prezioa

65

Erosi

Bisita gidatua Hondarribia eta Pasai Donibane udalerrietara

Hondarribia kostaldeko herria Iparraldearekin mugan dago eta oraindik ere harresituta dagoen Euskal Herriko Erdi Aroko azken herria da. Estresa albo batera uzteko ezin hobea da, historiaz eta xarmaz beteta baitago. Arrantzaleen auzoa bisitatuko dugu (jatetxez eta tabernaz beteta dagoen San Pedro kale ederra dago bertan), eta ibaiko pasealekuan aurrera eginda, kirol-portura eta hondartzara iritsiko gara.

Ondoren, erromatarrek antzinarotik erabiltzen zuten portu natural batean kokatuta dagoen Pasai Donibane herria bisitatuko dugu. Antzinako arrantzarekin, maila goreneko jatetxeekin, estropadekin eta, besteak beste, Victor Hugo idazle frantziar ospetsuarekin lotuta dagoen oso toki berezia da.

INFORMAZIO PRAKTIKOA

BISITATUKO DITUGUN UDALERRIAK Hondarribia eta Pasai Donibane.
HIZKUNTZA Euskara, gaztelania eta ingelesa.
IRTEERAK Ostegun eta larunbatetan, 08:45ean.
IRAUPENA 4-5 ordu.
GPRESIOAN BARNE Garraioa
PREZIOTIK KANPO Bazkaria.
TOPAGUNEA Frantzia pasealekua, 12; Terminus hotelaren parean Donostia.
PERTSONA KOPURUA, GEHIENEZ 8 pertsona.
PREZIOA 65€ (BEZa barne), Haurrak (0-10 urte) 20€
  • NOIZ EROSI
    Jarduera lehenbailehen erostea gomendatzen dugu, eskuragarri izango duzula ziurtatzeko.
  • ORDAINTZEKO ERA
    Erosketa segurua Visa edo Mastercard txartelaren bidez.
  • EZEZTATZEAK
    Ezingo da erosketa ezeztatu zerbitzua emateko 48 ordu baino gutxiago falta direnean. Begiratu kontratazio baldintza orokorrak informazio gehiago nahi baduzu. Ezeztatzeko formularioa zure esku dago.
  • FROGAGIRIA
    Erosketa amaitzean e-mail bidez jasoko duzu egiaztapena. Horixe baino ez duzu behar; eraman ezazu zeure mugikorrean jardueraren egunean.
{jcomments on}

Jarduera hau baloratu

 
X