Izan arrantzale

 
Ume bat Donostiko portuan arrantzanUmeak arrantzanUmeak eskulanak egitenUmeak janaria prestatzenNeska bat barazkiak mozten

Prezioa

20

Erosi

Erreserbatu lasaitasun osoz

Erreserba doan utzi ahal izango duzu bertan behera jarduera-eguna baino 48 ordu lehenagora arte.

"Izan Arrantzale" da zure aukera!

Nahi duzu zure seme-alabek kanaberarekin arrantza egiten ikastea eta modu dibertigarri eta ludiko batean baxurako arrantzaren berri jakitea?

6 eta 12 urte bitarteko haurrentzako tailerra.

Naturarekin, itsasoarekin eta arrantzarekin harreman zuzena izango duten goizak. Eguraldi txarra eginez gero, eskura ditugu Kofradia-Itsas Etxeko eta Euskal Itsas Museoko instalazioak, eta diseinatuta ditugu beste jarduera batzuk barrualdean egiteko...

Eguraldiaren arabera... jarduera hauek egin ditzakegu: arrantza egitera joan, aparailuak prestatu, itsas esperimentuak egin, kozinatu, eskulanak egin... Hori guztia baxurako arrantzari lotuta.

Larunbatak gozatuko dituzte eta etorkizuneko gure arrantzaleak izaten ikasiko dute!

Informazio praktikoa

PUNTO DE ENCUENTRO En la Kofradia Itsas Etxea - Kaimingaintxo Plaza, 1
IDIOMAS Castellano y Euskera
IRTEERA-DATAK Apirilak 16 eta 30
Maiatzak 14 eta 28
Ekainak 11 eta 25
ORDUTEGIA 10:00 - 14:00
IRAUPENA 4 ordu
PREZIOA - 6-12 urte bitarteko haurrak 20€ (BEZ barne)
OHARRAK Jarduera egiteko beharrezkoa da jantzi erosoak eta egokiak ekartzea, egun horretako eguraldirako.
Hamaiketakoa ekarri behar da.
  • NOIZ EROSI
    Jarduera lehenbailehen erostea gomendatzen dugu, eskuragarri izango duzula ziurtatzeko.
  • ORDAINTZEKO ERA
    Erosketa segurua Visa edo Mastercard txartelaren bidez.
  • EZEZTATZEAK
    Ezingo da erosketa ezeztatu zerbitzua emateko 48 ordu baino gutxiago falta direnean. Begiratu kontratazio baldintza orokorrak informazio gehiago nahi baduzu. Ezeztatzeko formularioa zure esku dago.
  • FROGAGIRIA
    Erosketa amaitzean e-mail bidez jasoko duzu egiaztapena. Horixe baino ez duzu behar; eraman ezazu zeure mugikorrean jardueraren egunean.
X