Kanoa eta sagardotegia


10% deskontua
Erosketa-saskian SAN SEBASTIAN CARD bat edo BASQUE CARD bat ere sartzen baduzu, deskontua izango duzu produktu honen pertsona helduaren tarifan.
Erreserbatu lasaitasun osoz
Erreserba doan utzi ahal izango duzu bertan behera jarduera-eguna baino 48 ordu lehenagora arte.
Donostia eta bere ingurua ezagutu Sagardoaren ibaiaren bitartez!
Donostiak historia asko duen ibai bat du: Urumea, hamarkadetan zehar Sagardoaren ibaia bezala ezagutua. Kirola, gastronomia eta euskal kultura lotzen dituen benetako proposamena. Kanoaren ekintza hasiko dugun lekua Donostiako Loiola auzoa izango da, bertan gure irakaslearekin elkartuko gara. Bukaeran euskal sagardotegi tradizional bat bisitatuko dugu, "txotx" erritualari jarraiki, sagardotegiko menu tradizional batekin batera gure upategietan sagardoa dastatuz.
Informazio praktikoa
HIZKUNTZA | Euskera*, gaztelania* frantsesa eta ingelesa |
---|---|
IRTEERAK | Urtarrilaren 11tik azaroaren 30era Euskara/Gaztelania: Astelehenetik larunbatera 11etan Frantsesa/Ingelesa: Astelehenetik larunbatera 10:30etan |
IRAUPENA | 5 ordu. |
GARRAIOA | *Euskara eta gaztelania (garraiorik gabe) Ingelesa eta frantsesa (garraioarekin) |
BISITA GIDATUA | *Euskara eta gaztelania (bisita gidaturik gabe) Ingelesa eta frantsesa (bista gidatuarekin) |
TOPAGUNEA |
Uretako jarduera: |
PREZIOA GARRAIO ETA BISITA GABE (Euskara/Gaztelania) |
Helduak: 58€ Gazteak 14-17 urte bitarte: 49€ Haurrak 7-13 urte bitarte: 35€ |
PREZIOA GARRAIOA ETA BISITA BARNE (Ingelesa/Frantsesa) |
Helduak: 78€ Gazteak 14-17 urte bitarte: 49€ Haurrak 7-13 urte bitarte: 35€ |
OHARRAK | - Irteera ziurtatua 2 lagunetik aurrera. - Gutxieneko adina: 7 urte. - Baldintza meteorologiko txarrengatik. Segurtasun-arrazoiengatik itsasoak uzten ez badu, jarduera bertan behera utzi eta ordaindutako zenbatekoa itzuliko da. Jardueraren aurreko 24 orduetan euria egiteko probabilitatea % 80koa bada, jardueraren zenbateko osoa itzuliko da, bezeroak jarduera egoera horretan egin nahi ez badu behintzat. Bezeroa jarduera egiteko baldintza egokietan ez badago (alkoholaren eta drogen eraginpean egotea), segurtasun-arrazoiak direla medio, enpresa antolatzaileak jarduera bertan behera utzi ahal izango du, eta ordaindutako zenbatekoa ez da itzuliko. - Sagardoa graduazio gutxidun edari alkoholduna da (6 % vol.).Edozein intolerantzi kontaktatu gurekin. * Tourra gaztelaniaz edo euskaraz eginez gero, hornitzailea bezeroarekin harremanetan jarriko da sagardotegia (Petritegi edo Lizeaga) baieztatzeko, erabilgarri dagoen arabera. |
- NOIZ EROSI
Jarduera lehenbailehen erostea gomendatzen dugu, eskuragarri izango duzula ziurtatzeko. - ORDAINTZEKO ERA
Erosketa segurua Visa edo Mastercard txartelaren bidez. - EZEZTATZEAK
Ezingo da erosketa ezeztatu zerbitzua emateko 48 ordu baino gutxiago falta direnean. Begiratu kontratazio baldintza orokorrak informazio gehiago nahi baduzu. Ezeztatzeko formularioa zure esku dago. - FROGAGIRIA
Erosketa amaitzean e-mail bidez jasoko duzu egiaztapena. Horixe baino ez duzu behar; eraman ezazu zeure mugikorrean jardueraren egunean.