Zumaiako Flysch-a

Jarduera hau baloratu
 
getari-charter-flysch-4getari-charter-flysch-3getari-charter-flysch-1getari-charter-flysch-2

Prezioa

59

Erosi

Munduko edozein puntatik etorritako pertsonak batzeaz harro gaude. Flyscha eta Geoparkea deskubritu eta erakusten diegu. Milioika urteetako historia bizkar gainean duela, dinosaurioen desagerpenaren testigu eta lurraren sorreraren protagonista ukaezina da Flyscha. Geoparketik zehar egiten ditugun irteerak Getaria, Zumaia eta Deba bezalako kostako herrien garapena ulertzen lagunduko digute. Arrantza herriak, komertziora lotutako herriak, itsas ontzien eraikuntzarik loturikoak…

Getariako portutik abiatuko gara, Flyscha eta bere itsaslabarrak ezagutuko ditugu, Zumaia barrenera iritsiko gara Urola ibaian nabigatuz eta bertako ontziolan eraikitzen ari diren azken ontzia ikusi ahal izango dugu mokadutxo bat hartzen dugun bitartean.

Yatea biratu eta presarik gabe Getariaruntz abiatuko gara “Getariako arratoia” edo San Anton mendia inguratuz. Itsasontziak bertan badaude, gaur egun erabiltzen den arrantza egiteko tradiziozko modua azaltzeko aukera izango dugu.

Informazio praktikoa

Bisitatuko ditugun udalerriak Getaria, Zumaia eta Deba
Hizkuntza Euskera, gaztelera eta ingelesa
Irteerak Ekainaren 1etik irailaren 30era
Asteartea, ostirala eta igandea: 10:00 - 12:00
Iraupena 2 ordu
Prezioak barne hartzen du Bainua eta edari 1 (ardoa, garagardoa, ferskagarria...)
Topagunea Portu Kalea 25, EKP Bulegoa, Getaria
Pertsona kopurua, gehienez 9 pertsona
Garraiaoa barne Ez
Prezioa 59€ BEZ barne
Garrantzitsua

* Yatea ordu zehatzean itsasoratzen da. Behin amarrak askatu ondoren ez da inor jasotzera itzuliko. Ontziratze lekuan irteera baino 15 minutu lehenago egotea gomendatzen da.
* Adin guztietarako salbamendu-jakak ditugu.
* Itsasoaren egoera txarra dela eta, zerbitzua bertan behera geratu daiteke egunean bertan.

  • NOIZ EROSI
    Jarduera lehenbailehen erostea gomendatzen dugu, eskuragarri izango duzula ziurtatzeko.
  • ORDAINTZEKO ERA
    Erosketa segurua Visa edo Mastercard txartelaren bidez.
  • EZEZTATZEAK
    Ezingo da erosketa ezeztatu zerbitzua emateko 48 ordu baino gutxiago falta direnean. Begiratu kontratazio baldintza orokorrak informazio gehiago nahi baduzu. Ezeztatzeko formularioa zure esku dago.
  • FROGAGIRIA
    Erosketa amaitzean e-mail bidez jasoko duzu egiaztapena. Horixe baino ez duzu behar; eraman ezazu zeure mugikorrean jardueraren egunean.

Jarduera hau baloratu

 
X