Ezagutu Donostiako itsaslabar ezkutuak

Jarduera hau baloratu
 
getari-charter-san-sebastian-donostiagetari-charter-donostia-san-sebastiangetari-charter-donostia-san-sebastiangetari-charter-donostia-san-sebastiangetari-charter-3

Prezioa

59

Erosi

Gure yate zoragarrian itsasoratu eta itsasotik bakarrik ikus daitekeen Donostia eta inguruko itsaslabarraren sekretuak ezagutuko dituzu. Donostiako portutik ekialderuntz abiatuko gara, Paseo berriaren paretik, aurrerago Urumea ibaiaren bokalea ikusteko, Kursaala, Zurriolako hondartza, eta “Calabaca” lurmuturrean biratzean Donostiako itsaslabarra bistaratuko dugu. Itsaslabarra jarraituz, Pasaiako portu ospetsura iritsiko gara, kantauri isurialdeko sarrera natural ikusgarriena duen portura. Denboran izoztua, arrantzale etxeak testigu mutu dituen portura, ehundaka urte bere begietan jasotzen dituenak.

Pasaiako portua ikusi eta gero mendebalderuntz joko dugu. Gertu, leku berezi bateean dagoen kala batean, aingura botako dugu bainu bat hartzeko, eguzkiaz gozatzeko, erlaxatzeko edota mokadutxo bat hartzeko, zuentzat beti prest.

Donostiara bueltan Kontxako badiatik nabigatuko dugu, Santa Klara uhartearen ondotik, haizearen orrazia bisitatu eta gero Donostiako portu txikian barneratzeko.

Informazio praktikoa

Bisitatuko ditugun udalerriak Donostia eta Pasaia
Hizkuntza Euskera, gaztelera eta ingelesa
Irteerak Ekainaren 1etik irailaren 30era
Astelehena eta osteguna: 10:00 - 12:00
Asteazkena eta larunbata: 17:30 - 19:30
Iraupena 2 ordu
Prezioak barne hartzen du Bainua eta edari 1 (ardoa, garagardoa, ferskagarria...)
Topagunea Hego molla, Mollaberria Kalea, Donostiako Kirol Portua, Uharteko Txalupen pantalan berdina.
Pertsona kopurua, gehienez 9 pertsona.
Prezioa 59€ BEZ barne
Garrantzitsua

* Yatea ordu zehatzean itsasoratzen da. Behin amarrak askatu ondoren ez da inor jasotzera itzuliko. Ontziratze lekuan irteera baino 15 minutu lehenago egotea gomendatzen da.
* Adin guztietarako salbamendu-jakak ditugu.
* Itsasoaren egoera txarra dela eta, zerbitzua bertan behera geratu daiteke egunean bertan.

  • NOIZ EROSI
    Jarduera lehenbailehen erostea gomendatzen dugu, eskuragarri izango duzula ziurtatzeko.
  • ORDAINTZEKO ERA
    Erosketa segurua Visa edo Mastercard txartelaren bidez.
  • EZEZTATZEAK
    Ezingo da erosketa ezeztatu zerbitzua emateko 48 ordu baino gutxiago falta direnean. Begiratu kontratazio baldintza orokorrak informazio gehiago nahi baduzu. Ezeztatzeko formularioa zure esku dago.
  • FROGAGIRIA
    Erosketa amaitzean e-mail bidez jasoko duzu egiaztapena. Horixe baino ez duzu behar; eraman ezazu zeure mugikorrean jardueraren egunean.

Jarduera hau baloratu

 
X