Adarrazpi gaztandegira bisita

Jarduera hau baloratu
 
gastronomicas-visita-queseria-01gastronomicas-visita-queseria-02gastronomicas-visita-queseria-03gastronomicas-visita-queseria-04gastronomicas-visita-queseria-05gastronomicas-visita-queseria-06

Prezioa

28

Erosi

Ezagutu gazta egitearen tradizioa, milaka urtetan gorde dena

Adarra mendiaren magalean eta naturaz inguratuta dago Adarrazpi gaztandegia. Bizi ezazu benetako artzain izatearen esperientzia artzainarekin eta haren txakurrarekin batera ardiak zuzenduz, atera itzazu argazki ederrak ardiekin eta egun gutxi baino ez dituen arkumea besoetan hartuta (udazkenean eta neguan). Gure ardiak nola jezten ditugun azalduko dizugu, gure produktuak prestatzeko gure tailer interaktiboan hartuko duzu parte… hitz gutxitan esanda, Idiazabal gazta prestatzeko prozesuaren sekretu guztiak ezagutuko dituzu. Eta, amaitzeko, gozatu gure produktuen dastatze bikainarekin.

INFORMAZIO PRAKTIKOA

HERRIA Urnieta
TOPAGUNEA Norteko geltokia (RENFE), taxien parean. 15 mintu lehenago 16.45etan. 
IRAUPENA 2 ordu inguru
ORDUTEGIA Asteartero eta ostegunero 17:00etan.
HIZKUNTZA Euskara, gaztelania, ingelesa
PREZIOAN BARNE Garraio pribatua sartuta dago, artzain-txakurrarekin artaldea bideratzea (udaberria-uda), arkumeen garaia (udazkena-negua), produktuak prestatzeko tailerra eta esnekiak dastatzea ardoarekin eta sagardoarekin lagunduta.
PREZIOA 28€ (BEZa barne), Haurrak (0-10 urte) 7€
OHARRA Bisita aldatu egin daiteke urte-sasoiaren, eguraldiaren eta egun horretan gaztandegiak dituen lanen arabera.
  • NOIZ EROSI
    Jarduera lehenbailehen erostea gomendatzen dugu, eskuragarri izango duzula ziurtatzeko.
  • ORDAINTZEKO ERA
    Erosketa segurua Visa edo Mastercard txartelaren bidez.
  • EZEZTATZEAK
    Ezingo da erosketa ezeztatu zerbitzua emateko 48 ordu baino gutxiago falta direnean. Begiratu kontratazio baldintza orokorrak informazio gehiago nahi baduzu. Ezeztatzeko formularioa zure esku dago.
  • FROGAGIRIA
    Erosketa amaitzean e-mail bidez jasoko duzu egiaztapena. Horixe baino ez duzu behar; eraman ezazu zeure mugikorrean jardueraren egunean.
{jcomments on}

Jarduera hau baloratu

 
X