Sanse E-Scooter Tour (pintxotan joateko aukerarekin)



Patinete elektrikoan gurekin ibiliz gero, esperientzia lasaiaz gozatuko duzu, zentzumen guztiak aktibatuko zaizkizu eta Donostiara egiten ari zaren bisitaldiak zentzu askoz handiagoa hartuko du.
Izan ere, garraiobide eroso, arin eta moderno honetan gure Donostia ederra azalduko zaizu begi aurrean: hondartzak, jauregiak, mendiko ikuspegiak...; eta gure azalpenak entzun ahala, euskal tradizioak, ohiturak, txoko bakoitzari buruzko kontuak eta ez zenekien hamaika istorio ezagutuko duzu.
Gure helburua zu donostiarra sentiaraztea dela esatea gehiegizkoa izan daiteke agian; baina bai, alde egin eta gero, gure hiria eta gure izaera gehixeago preziatzea.
Pintxoak eta edariak dastatzea barne hartzen duen aukera ere badago.
Informazio praktikoa
Irteerak | Egunero, apiriletik urriaren 31ra - 10:30h E-Scooter Tour + Pintxoak - 15:00h E-Scooter Tour |
---|---|
Iraupena | 2 ordu E-Scooter Tour 2,5 ordu E-Scooter Tour + Pintxoak |
Topagunea | Sanse Bikes, Boulevard Zumardia 25 |
Pertsona Kopurua, Gehienez | 10 pertsona. *** Irteera bermatua 2 pertsonatik aurrera |
Hizkuntza | Ingelesa |
Prezioa | 45€ (BEZ barne) pertsonako E-Scooter Tour 50€ (BEZ barne) pertsonako E-Scooter Tour + Pintxoak *** 16 urtetik aurrerako jarduera |
Oharrak |
Doako euri pontxoa barne, euria eginez gero. Irteera ez da bertan behera utziko arrazoi horrengatik. |
- E-Scooter Tour + Pintxoak: Ingelesa
- 10:30h.
- E-Scooter Tour: Ingelesa
- 15:00h.
- NOIZ EROSI
Jarduera lehenbailehen erostea gomendatzen dugu, eskuragarri izango duzula ziurtatzeko. - ORDAINTZEKO ERA
Erosketa segurua Visa edo Mastercard txartelaren bidez. - EZEZTATZEAK
Ezingo da erosketa ezeztatu zerbitzua emateko 48 ordu baino gutxiago falta direnean. Begiratu kontratazio baldintza orokorrak informazio gehiago nahi baduzu. Ezeztatzeko formularioa zure esku dago. - FROGAGIRIA
Erosketa amaitzean e-mail bidez jasoko duzu egiaztapena. Horixe baino ez duzu behar; eraman ezazu zeure mugikorrean jardueraren egunean.