Ezagutu baxurako Pasaiko lonja

 
Pasaiko lonja

Prezioa

13

Erosi

Erreserbatu lasaitasun osoz

Erreserba doan utzi ahal izango duzu bertan behera jarduera-eguna baino 48 ordu lehenagora arte.

Prozesuan arrainaren ibilbidea zein den ikusiko duzu arrantzaleek lonjan harrapaketa deskargatzen dutenetik arrandegira iristen den arte.

Harrituta geratuko zara arrainaren enkantea eta goizaldeko ordu horietako mugimendu handia ikustean arrain-saltzaileen, bentarien eta handizkarien artean.

Gainera, lonja honetako berezitasunak, baxurako arrantzan erabiltzen diren aparailu nagusiak eta Arrantzaleen Kofradiek funtzionatzen duten modua azalduko dizkizugu.

Amaitzeko, gosaria izango dugu lonjaren ondoan.

Informazio praktikoa

IRAUPENA Ordu bat eta 45 minutu.
IRTEERAK

Goizeko 5:50ean

Apirila: 7 eta 21
Maiatza: 5 eta 19
Ekaina: 9 eta 23
Uztaila: 7 eta 21
Abuztua: 4 eta 18
Iraila: 8 eta 22
Urria: 6 eta 20
Azaroa: 3 eta 17
Abendua: 1 eta 15

HIZKUNTZAK Gaztelania.
TOPAGUNEA Pasaiko Lonja. Ámbito Portuario Kalea, 7, 20110 PASAIA
 PERTSONA KOPURUA, GEHIENEZ  6 pax.
PREZIOA 13€ (BEZa barne)
  • NOIZ EROSI
    Jarduera lehenbailehen erostea gomendatzen dugu, eskuragarri izango duzula ziurtatzeko.
  • ORDAINTZEKO ERA
    Erosketa segurua Visa edo Mastercard txartelaren bidez.
  • EZEZTATZEAK
    Ezingo da erosketa ezeztatu zerbitzua emateko 48 ordu baino gutxiago falta direnean. Begiratu kontratazio baldintza orokorrak informazio gehiago nahi baduzu. Ezeztatzeko formularioa zure esku dago.
  • FROGAGIRIA
    Erosketa amaitzean e-mail bidez jasoko duzu egiaztapena. Horixe baino ez duzu behar; eraman ezazu zeure mugikorrean jardueraren egunean.
X