Hiru hondartza bizikleta elektrikoan

 
tres-playas-go-local

Prezioa

30

Erosi

10% deskontua

Erosketa-saskian SAN SEBASTIAN CARD bat edo BASQUE CARD bat ere sartzen baduzu, deskontua izango duzu produktu honen pertsona helduaren tarifan.

Honako tour hau gure e-bike bidezko tour klasikoaren bertsio laburtu bat da, eta hiriaren jardueran eta historian jartzen du arreta itsasertza korritu bitartean. Pedalei eraginda, hiru hondartzak zeharkatzen ditugu mutur batetik bestera, zeuk ikus dezazun Kantauri itsasoa bera eta zer nolako eragina duen hiriaren egunerokoan, biztanleengan, ekonomian eta, batez ere, kulturan.

Bistaratu historia, interesgune nagusiak eta paregabeko ikuspegiak, Donostiaren eta itsasoaren arteko hartu-emana ezagutzeko, 2 orduz pedalei eragiten turismo jasangarri eta arduratsua egiten duzun bitartean.

Itsasertzean barrena egiten dugun e-bike tourrak maila fisiko orotarako balio du, gure bizikletek bisitan oso lagungarri izango zaizun lagunduriko pedalketa baitute.

IRAUPENA 2 ordu inguru
ORDUTEGIA Urte osoan 11:00etan eta 16:30eta
IRTEERAK Urte osoa, urtarrilaren 1, 6 eta 20 eta abenduaren 21 eta 25 izan ezik.
HIZKUNTZA Gaztelania. Lehenago eskatuz gero talde pribatuekin egin daitezke irteerak beste hizkuntzatan.
TOPALEKUA Sarriegi Plaza, 9 (Go Local denda)
PREZIOA 30€ (BEZ barne).
Online eta Bulegoan salgai: Boulevard 8
OHARRAK - Tour honek barnean hartzen ditu bertako gidari baten laguntza eta bizikleten eta kaskoaren alokairua. .
- Bizikletan ibiltzeko eta eguraldiari aurre egiteko oinetako eta arropa egokiak eramatea gomendatzen dugu.
- Txirrindak erosotasunez erabili ahal izateko 1,50 eta 1,90 cm artean neurtzea komeni da.
- Tour honetan ezin dira ibili mugikortasun urriko pertsonak.
- Familiek irteera honetaz gozatu dezaten haurrentzako (22kg arte) aulki bereziak eskaintzen dira.

10% deskontua

Erosketa-saskian SAN SEBASTIAN CARD bat edo BASQUE CARD bat ere sartzen baduzu, deskontua izango duzu produktu honen pertsona helduaren tarifan.


  • NOIZ EROSI
    Jarduera lehenbailehen erostea gomendatzen dugu, eskuragarri izango duzula ziurtatzeko.
  • ORDAINTZEKO ERA
    Erosketa segurua Visa edo Mastercard txartelaren bidez.
  • EZEZTATZEAK
    Ezingo da erosketa ezeztatu zerbitzua emateko 48 ordu baino gutxiago falta direnean. Begiratu kontratazio baldintza orokorrak informazio gehiago nahi baduzu. Ezeztatzeko formularioa zure esku dago.
  • FROGAGIRIA
    Erosketa amaitzean e-mail bidez jasoko duzu egiaztapena. Horixe baino ez duzu behar; eraman ezazu zeure mugikorrean jardueraren egunean.
X