Jarduera turistikoen enpresak

Donostian esperientzia bakarrak eta kalitatezko turismo produktuak eskaintzen dituzten hainbat agentzia daude, Donostiara iristen diren bisitarien beharrei erantzuna emateko.

SAGARDOA ROUTE

Astigarraga

Ezagutu gure jatorria eta Euskal Herria sagardoaren historiaz gozatuz! Planak neurrira, irteera ziurtatuak bakarrik, lagunekin, bikotearekin edota taldean bidaiatzen duzuen guztiontzat. Gozatu Euskadiz bertakoon eskutik! Informazioa eta erreserbak: www.sagardoa.eus

Kokapena Bidali e-posta

SAN SEBASTIAN PINTXOS TOURS

Euskal gastronomian eta pintxoetan espezialistak. Egunero pintxo tourrak eta tour pribatuak, elkarte gastronomikoak, sagasrdotegiak, ardo dastatzeak eta ekitaldiak. Gourmetentzat, familientzat, enpresentzat eta ekitaldietarako.

Bidali e-posta

SAN SEBASTIAN WALKING TOURS

Dena barne zerbitzurik onena eskaintzen dugu. Pintxoen tour tradizionala edo Donostiako bisita kultural onena. Gure tour-ak duela hainbat urtetatik Euskadin bizi den eta bere familia gastronomiari lotuta egon den iparramerikar batek zuzentzen ditu. Ingelesez.

Bidali e-posta

SLOW-WALKING

Bidai ibiltariak eta txangoak antolatzen dituen bidai-agentzi bat da Slow Walking. Donostiako inguruetan slow filosofiaz jantzitako bidaiak eta eguneko txangoak eskaintzen ditu lurraldea, kultura eta gastronomia uztartuz.

Kokapena Bidali e-posta

SUNSETBASTIAN

Lasarte-Oria

Sunsetbastian ilunsenti bat itsasoaren parean, aparteko toki batean edo belaontzi batean nabigatzen dugun bitartean itsasoan bertan ilunabar bati begira egotea da. Donostian egiteko beste era bateko esperientzia gastronomikoa da, eta hori guztia beharrezko guztia jasotzen duen gure Sunsetbastian saskiarekin.

Kokapena Bidali e-posta

X