Kontzertua: Euskadiko Orkestra Sinfonikoa + Varvara

EOS - Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren 2019-2020 Abonu-Denboraldiaren 8. kontzertua, Varvara-ren partaidetzarekin eta Mei-Ann Chen-en zuzendaritzapean. Bertan "Sheherazade" kontzertua eskainiko dute.

  • Mei-Ann Chen, Zuzendaria
  • Varvara
  • Euskadiko Orkestra Sinfonikoa

Fidelioren, Beethovenek idatzitako opera bakarraren, oberturak bide emango dio Bela Bartok hungariarrak New Yorken erbestealdian amaitu zuen azken obrari, 1945ean, hil baino egun batzuk lehenago. Ideia musikal uholde bat barne hartzen duen Pianorako 3. kontzertua lirikotasun eta baretasun handia izateak ezberdintzen du Bartoken aurreko bi kontzertuetatik, horiek zorrotzagoak baitziren. Interpretea Varvara izango da; 2012an Geza Lehiaketaren irabazle izandakoa mundu osoan ari da eskaerak jasotzen bere interpretazioen berezitasun eta kalitateari esker.

Mei-Ann Chen, Estatu Batuetako musika-zirkuituan erreferentziazkoa den zuzendaria, Chicagoko Sinfoniettaren eta Taiwaneko Sinfonikoaren titularra, igoko da podiumera Sheherazadeipuin orientalari aurre egiteko. Rimski-Korsakov musikagile errusiarrak errepertorio sinfonikoko klasiko batean bilakatu zuen sentsualitate eta exotismoz gainezka egiten duen partitura bati esker.

Egitaraua:

  • L. V. Beethoven: Fidelio (Obertura) [6']
  • B. Bartok: Piano eta orkestrarako 3. kontzertua [23']
  • N. Rimsky-Korsakov: Sheherazade, Suite sinfonikoa, Op.35 [42']

Lekua: Kursaalgo Auditoriuma.

Sarreren salmenta:

  • Kursaal Auditoriumeko leihatila:
    • Astelehenetik asteazkenera: 11:30 - 13:30.
    • Ostegun eta ostiraletan: 11:30 - 13:30 / 17:00 - 20:00.
    • Larunbatetan: 17:00 - 20:00.
    • EOSren eta Kursaal Eszenaren emanaldia dagoen egunetan: 11:30-13:30 / 17:00 - 20:00.

  • Internetez:

X