Kontzertua: Euskadiko Orkestra Sinfonikoa

EOS - Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren 2019-2020 Abonu-Denboraldiaren 7. kontzertua, Pinchas Steinberg-ren zuzendaritzapean. Bertan "Fantastique" kontzertua eskainiko dute.

  • Pinchas Steinberg, Zuzendaria
  • Euskadiko Orkestra Sinfonikoa

1812an Beethovenek osasun txarra zuen eta bihotza atsekabetuta —orduantxe idatzi zion "Maite hilezkorrari" bere gutun entzutetsua—, baina 8. Sinfoniamusika optimista eta arinaz osatzen da, eta klasikoa ere bada Haydn maisuarengan begirada jartzen duen moduagatik. Zazpigarrena ezagunaren eta Bederatzigarrena iraultzailearen itzalean geratu ogi den Zortzigarrenak Beethoven kanoniko eta umore oneko bezala irudikatzen du.

Aldiz, Berliozen Sinfonia Fantastikoak sinfonien artearen arau ugari hautsi zituen 1830ean estreinatu zenean. Nobela-itxurako fresko honetarako inspirazioa bere oinazealdi sentimental propiotik atera zuen. Bere desamodio-istorioa partituraren barrura isuri zuen; hark egituratu zuen partitura, baita duen originaltasuna eman ere.

Pinchas Steinbergek, opera-zirkuituko erreferentziazko zuzendari eta Erromantizismoaren errepertorioaren maisu handiak, egingo dio aurre erronka sinfoniko bikoitz zoragarri honi.

Egitaraua:

  • L. V. Beethoven: 8. Sinfonia [26']
  • H. Berlioz: Sinfonia fantastikoa [49']

Lekua: Kursaalgo Auditoriuma.

Sarreren salmenta:

  • Kursaal Auditoriumeko leihatila:
    • Astelehenetik asteazkenera: 11:30 - 13:30.
    • Ostegun eta ostiraletan: 11:30 - 13:30 / 17:00 - 20:00.
    • Larunbatetan: 17:00 - 20:00.
    • EOSren eta Kursaal Eszenaren emanaldia dagoen egunetan: 11:30-13:30 / 17:00 - 20:00.

  • Internetez:

X