Mugak, Euskadiko Nazioarteko Arkitektura Bienala

Donostian Mugak, Euskadiko Nazioarteko Arkitektura Bienalaren bigarren edizioa ospatuko da.

Arkitektura artearen eta arrazoiaren mintzaira da aldi berean. Zientziaren eta artifizioaren arteko elkargunea.

Historikoki MUGETAN ernaltzen den elikagaiaz aberastu da.
Askotariko kulturen eta identitateen GURUTZAGUNEAN bizi da: naturak eta paisaiak gizakiak ordenaz duen nozioarekin bat egiten duten ELKARGUNEAN; errealitatearen eta ametsen arteko ERTZ lausoetan; barrualdeari eta kanpoaldeari buruzko galderak eragiten dizkigun ATALASEAN; edertasunaren idealari uko egin gabe bada ere, zerbaiten funtzioak nolakoa behar duen erantzun behar etengabeari buruzko ikerketa-lanean.

Gaur egun, arkitektura BIDEGURUTZE latz batean dago; izan ere, aurre egin behar die ulertzen eta gobernatzen izugarri zaila bilakatu den modernitate teknologiko eta multikultural berriaren erronkei.

XXI. mendearen ataria besterik ez den garai honetan, parekotasunik eza pandemia bihurtu zaigu. Orain gutxiko krisi sozioekonomikoak bere aurpegirik ilunena erakutsi digu, eta pobreziaren eta bazterketaren lorratz mingarriek mutur-muturreraino eraman dituzte sozialki onargarri eta gizalegez desiragarri izan beharko lukeen jokalekuaren MUGAK. Gaur egun, gure identitate hiritarraren funtsezko oinarriak arriskuan jartzea ekarri du arazo larri horrek.

Zehaztu? Egokitu? Birpentsatu? Berriro hasi?

Bai HIRIGINTZAK eta bai ARKITEKTURAK tresna ezinago ahaltsuak izaten jarraitzen dute, biek ere zauriak kauterizatzeko ahal ikaragarria baitute; talaia intelektual hori aintzat harturik, gainera, biak izan daitezke oso lagungarri atzera ere ongizate indibidual eta kolektiboaren arteko orekak definitzeko, denon ongia bilatu behar ezinbestekoan.

Bide berriak pentsatzeko eta definitzeko tresnak eman behar dizkigute biek ala biek, horrek elkarbizitzarako guneak diseinatzen eta gizarte eta hiri orekatuago eta justuagoetan bizitzeko dugun nahia asetzen lagundu diezagun.

BIGARREN EDIZIOA 2019/10/10 - 2019/12/12

Aurten, 2019an zehar, MUGAK Euskadiko Nazioarteko Arkitektura Bienalaren bigarren edizioa ospatuko dugu. Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak antolatua da proiektua, Etxebizitza Zuzendaritzaren bitartez, eta Gipuzkoako Foru Aldundia eta Donostiako Udala ditu laguntzaile.

Herritar guztiengana iristen jarraitzea da MUGAK egitasmoaren helburu nagusia, horren bidez Etxebizitza Zuzendaritzaren xedeetako bat betetzeko; hots, "arkitektura sustatzea", hura gizartearen eskueran jarriz.

Arkitektoen Nazioarteko Batasuneko presidente Thomas Vonier-ek orain gutxi (2018/10/01), 2018ko Arkitekturaren Nazioarteko Egunaren karietara, esan duen bezala:
"Arkitekturari esker, gure mundua hobea izan daiteke denontzat. Arkitekturak aukera eman beharko liguke batik bat metropoli handietan bizi diren mundu osoko herritarren oinarri-oinarrizko premiei aurre egiteko.
Gaur egun, hauek dira mundu osoko 3 milioitik gora arkitektoon zeregin nagusiak: gizon-emakumeen oinarrizko premiei aurre egitea; hiriak bizitzeko egokiagoak, garbiagoak eta atseginagoak izan daitezen lortzea; behartsuenei etxebizitza duin eta egokiak izan ditzaten laguntzea, eta denentzako moduko espazio publiko seguru eta erabilgarriak eraikitzea."

MUGAK egitasmoak bidegurutze izaten jarraitzeko asmoari eusten dio; gureak elkargune askotariko, transbertsal eta multikulturala izan nahi du, eta elkarrizketa, eztabaida eta gogoeta bultzatu, estrategia berriak erkatu eta soluzioak bilatu, denon artean gizarte etikoago, justuago eta orekatuago baten mugak definitzeko.

Gainera, nazioarteko izaten jarraitzeari uko egin nahi ez badiogu ere, ez dugu bistatik galdu nahi Euskadikoa izatea dela Bienal honen asmo nagusietako bat. Horregatik, aurtengo edizioan, Bienalaren egoitza nagusian, Donostian, antolaturiko ekimenez gain, Bilbon eta Gasteizen ere hainbat jarduera programatu dira, Bienala Euskadiko beste bi hiriburuetara zabaltzeko asmoz.

Arkitekturaren festa handia da MUGAK eta herritarrei festa horretan parte har dezaten dei egitearen asmoa argia da, oso: arkitekturaren eta hark zerbitzatu beharko lukeen gizartearen arteko tartea txikitzea.

EGITARAUA:

Erakusketak

  • Irailak 13-Irailak 25
    • Escuela Técnica Superior de Arquitectura - UPV/EHU
      • PAISAIAK
      • Juan Jiménez Areizaga

  • Urriak 2-Urriak 25
    • Escuela Técnica Superior de Arquitectura - UPV/EHU
      • Arkitektura Kontzientea
      • Arquitectura Sin Fronteras

  • Urriak 8- Urriak 29
    • Centro Carlos Santamaría -UPV/EHU
      • Arkitekturako Unibertsitate-Masterreko amaierako lanak. 2018-2019 ikasturtea

  • Urriak 9- Urriak 30
    • Escuela Técnica Superior de Arquitectura - UPV/EHU
      • Donostia agerian. Bidebietako Apostoluak (Altzako dorreak)

  • Urriak 10-Abenduak 12
    • Instituto de Arquitectura de Euskadi / Convento Santa Teresa
      • Euskal Arkitekto Gazteentzako Peña Ganchegui Saria 2019

  • Urriak 11-Urtarrilak 10
    • Kur Art Gallery
      • Loturak: Artea eta Arkitektura. The neighbor's project
      • José María de Orbe

  • Urriak 11-Abenduak 7
    • Galería Arteko
      • Loturak: Artea eta Arkitektura. Scintiliant. De Architectura
      • Jaime De los Ríos

  • Urriak 11-Azaroak 16
    • Galería Ekain
      • Loturak: Artea eta Arkitektura. Bauhaus 100

  • Urriak 11-Abenduak 3
    • Galería Altxerri
      • Loturak: Artea eta Arkitektura. White city
      • Christof Klute

  • Urriak 18- Urriak 27
    • Plaza de Zuloaga
      • Erakusketa interaktiboa: 'Belaunaldiz belaunaldiko etxebizitza'

  • Urriak 21-Abenduak 12
    • Instituto de Arquitectura de Euskadi / Convento Santa Teresa

  • Urriak 22-Abenduak 12
    • Terrazas junto al Club Náutico
      • Nakagin 1:1

  • Urriak 23-Abenduak 08
    • Centro Kursaal Elkargunea
      • SOLAR-K

  • Urriak 24-Urtarrilak 12
    • Museo Diocesano de San Sebastián
      • Hiru eliza. Arkitektura erlijioso errebisionista Gasteizen

  • Urriak 26-Urtarrilak 12
    • Instituto de Arquitectura de Euskadi / Convento Santa Teresa , Museo San Telmo
      • Sistemen diseinua: Ulm Eskola eta Braun konpainia

  • Urriak 30- Urtarrilak 21
    • Escuela Técnica Superior de Arquitectura - UPV/EHU
      • HozFontan As Built

  • Azaroak 13-Abenduak 13
    • Escuela Técnica Superior de Arquitectura - UPV/EHU

  • Azaroak 25-Urtarrilak 12
    • Instituto de Arquitectura de Euskadi / Convento Santa Teresa
      • Donostiako Alde Zaharra eta Portua: Monumentu Multzoa

  • Azaroak 27-Otsailak 29
    • Museum Cemento Rezola
      • Erakusketa interaktiboa: 'Belaunaldiz belaunaldiko etxebizitza'

Hitzaldiak:

  • Irailak 17
    • Instituto de Arquitectura de Euskadi / Convento Santa Teresa
      • 2019ko UPV/EHU Uda Ikastaroak: 'RE-vivienda: I laboratorio de vivienda en Euskadi'
      • Xavier Monteys Alejandro, Pedro Javier Jauregui Fernández, Miriam Varela Alonso, Guillermo López, Gloria Ariztegui Huarte, Antón Pagola Aizpiri

  • Irailak 18
    • Instituto de Arquitectura de Euskadi / Convento Santa Teresa
      • 2019ko UPV/EHU Uda Ikastaroak: 'RE-vivienda: I laboratorio de vivienda en Euskadi'
      • Plácido Lizancos Mora, Paul Basañez Allende, Pablo García Astrain, Josep Ricart Uldemollins - HARQUITECTES, Jon Asua, Ibon Telleria Julian, Fiona Pia

  • Irailak 18
    • Escuela Técnica Superior de Arquitectura - UPV/EHU
      • Arkitektura Graduaren inaugurazio hitzaldia: Josep Ricart (HARQUITECTES)
      • Josep Ricart Uldemollins - HARQUITECTES

  • Irailak 19
    • Instituto de Arquitectura de Euskadi / Convento Santa Teresa
      • 2019ko UPV/EHU Uda Ikastaroak: 'RE-vivienda: I laboratorio de vivienda en Euskadi'
      • Loic Geronnez, Kathrin Golda Polgartz, Jon Begiristain, Jean Philippe Vassal, Eva Morales Soler, David Juarez Latimer-Knowles, David Bravo Bordas, Anne Lacaton, Alejandro Gimenez Imirizaldu

  • Urriak 2
    • Escuela Técnica Superior de Arquitectura - UPV/EHU
      • Arkitektura Kontzientea erakusketaren aurkezpena
      • Ezekiel Collantes, Ibone Arreche, Jose Javier Esparza, Lara Medín, Rubén Santos

  • Urriak 7
    • Centro Carlos Santamaría -UPV/EHU
      • Arkitektura eta hiria, memoriaren eta berrikuntzaren artean
      • Izaskun Chinchilla

  • Urriak 9
    • ARTIUM, Centro-Museo Vasco de Arte Contemporáneo
      • Sorkuntza. Hiria. Paisaia. jardunaldiak
      • Begoña Zubero

  • Urriak 10
    • ARTIUM, Centro-Museo Vasco de Arte Contemporáneo
      • Sorkuntza. Hiria. Paisaia. jardunaldiak
      • Grupo Aranea, Bet Capdeferro, Anna & Eugeni Bach, Maider López

  • Urriak 11
    • Museo Guggenheim Bilbao
      • Gaur egungo arkitekturaren sormen-prozesuari buruzko elkarrizketak
      • Javier Perez Uribarri & Federico Pardos Auber - IDOM, Daniel Galar Iurre & José Luis Velaz Ballesteros, Asier Atxurra de Blas & Aitor Guturbay & Unai Zelaeta - GAZ Arquitectos, Antonio Vaíllo i Daniel & Juan Luis Irigaray Huarte

  • Urriak 11
    • ARTIUM, Centro-Museo Vasco de Arte Contemporáneo
      • Sorkuntza. Hiria. Paisaia. jardunaldiak
      • Eduardo Rojo, Imma Jansana

  • Urriak 14
    • Instituto de Arquitectura de Euskadi / Convento Santa Teresa
      • Etxeko atalaseak
      • Emiliano López

  • Urriak 17
    • Instituto de Arquitectura de Euskadi / Convento Santa Teresa
      • Bestelako tropiko batzuk
      • Jean Pierre Crousse, Sandra Barclay

  • Urriak 18
    • Escuela Técnica Superior de Arquitectura - UPV/EHU
      • Arkitektura-Masterreko atariko hitzaldia, 'Dobles reflejos'
      • Nieto Sobejano Arquitectos

  • Urriak 23
    • Instituto de Arquitectura de Euskadi / Convento Santa Teresa
      • Un culo / Un problema / Mil soluciones. Pautas para el diseño mobiliario
      • Carlos Lalastra

  • Urriak 23
    • Instituto de Arquitectura de Euskadi / Convento Santa Teresa
      • Esteban Zamoraren eta Mugaz Gaindiko Mediatekako testuen egileen arteko solasaldia
      • Esteban Zamora, Eduardo Romero

  • Urriak 23
    • Instituto de Arquitectura de Euskadi / Convento Santa Teresa
      • Teilapetik etxebizitzara
      • Tatiana Bilbao

  • Urriak 24
    • Instituto de Arquitectura de Euskadi / Convento Santa Teresa
      • Esteban Zamoraren eta Mugaz Gaindiko Mediatekako testuen egileen arteko solasaldia
      • Esteban Zamora, Claudio Ibarra

  • Urriak 25
    • Instituto de Arquitectura de Euskadi / Convento Santa Teresa
      • Esteban Zamoraren eta Mugaz Gaindiko Mediatekako testuen egileen arteko solasaldia
      • Esteban Zamora, Ainhoa Douhaibi

  • Urriak 28
    • Instituto de Arquitectura de Euskadi / Convento Santa Teresa
      • Estatikotasunaren mugak. Arkitektura mugigarri, aldagarri eta garraigarri baten aldeko proposamenak
      • Antonio Scarponi

  • Urriak 30
    • Escuela Técnica Superior de Arquitectura - UPV/EHU
      • Liburu-aurkezpena: 'Territorio y estados. Elementos para la coordinación de las políticas ordenación del territorio en el siglo XXI'
      • Itxaro Latasa Zaballos, Jesús María Erquicia Olacregui, Joaquín Farinós Dasí, Kepa Korta, Unai Fernández de Betoño

  • Urriak 30
    • Instituto de Arquitectura de Euskadi / Convento Santa Teresa
      • Etxebizitzaren mugak. Etxebizitza normalentzako alternatibak
      • Estudio Husos

  • Urriak 31
    • Kursaal
      • Trés Igrejas (Hiru Eliza)
      • Alvaro Siza, Carles Muro

  • Azaroak 4
    • Instituto de Arquitectura de Euskadi / Convento Santa Teresa
      • Hondakin adimendunak helburu
      • Stephen Bates

  • Azaroak 4
    • Itsasmuseum Bilbao
      • Zorrotzaurre: erriberatik uhartera

  • Azaroak 5
    • Instituto de Arquitectura de Euskadi / Convento Santa Teresa
      • Arrazionalismoa, forma kritikoak eta proiektu modernoa
      • Fernando Golvano

  • Azaroak 5
    • Instituto de Arquitectura de Euskadi / Convento Santa Teresa
      • Bauhaus Eskola 1919-2019: Proiektu Modernoa eta Arteen Integrazioa
      • Josenia Hervás y Heras, Fernando Golvano, Simón Marchán Fiz

  • Azaroak 5
    • Instituto de Arquitectura de Euskadi / Convento Santa Teresa
      • Bauhaus Dessau Museoaren proiektua
      • José Zabala Roji - Addenda Architects

  • Azaroak 6
    • Instituto de Arquitectura de Euskadi / Convento Santa Teresa
      • Bauhaus eskola eta emakumezko arkitektoak
      • Josenia Hervás y Heras

  • Azaroak 7
    • Instituto de Arquitectura de Euskadi / Convento Santa Teresa
      • Bauhaus eskola: artea arkitektura eta diseinua
      • Simón Marchán Fiz

  • Azaroak 7
    • Bilborock (Bilbao)
      • Iturri-kode audiobisuala. One-no woman-day
      • Atxu Amann, Serafina Amoroso

  • Azaroak 7
    • Museo Guggenheim Bilbao
      • Zer da museoa Frank Lloyd Wrigtentzat?
      • Fernando Bajo, Javier Cenicacelaya, Juanjo Arrizabalaga

  • Azaroak 8
    • Instituto de Arquitectura de Euskadi / Convento Santa Teresa
      • Babestuta dagoenaren mugak. Arkitektura-ondare modernoaren babesak dakartzan paradoxak
      • David Rivera Gámez

  • Azaroak 11
    • Instituto de Arquitectura de Euskadi / Convento Santa Teresa
      • Dieter Rams, Hans Gugelot - Ulm, Frankfurt eta Edurne Zuriren hilkutxara bide luzea
      • Klaus Klemp

  • Azaroak 11
    • Instituto de Arquitectura de Euskadi / Convento Santa Teresa
      • Otl Aicher-en diseinu-ikuspegiaren bertuteak eta mugak
      • René Spitz

  • Azaroak 11
    • Instituto de Arquitectura de Euskadi / Convento Santa Teresa
      • Ulm-eko Diseinu Eskola eta Ulm eredua
      • Martín Mántele

  • Azaroak 12
    • Instituto de Arquitectura de Euskadi / Convento Santa Teresa
      • Iraultza pedagogikoa disenuaren irakaskunntzan: Ulme-eko HFG-a
      • Neus Moyano

  • Azaroak 12
    • Instituto de Arquitectura de Euskadi / Convento Santa Teresa
      • Metro Bilbao-ren seinaleztapenaz harago: diseinu grafikoa eta arkitektura, Otl Alcher-en "Mundua proiektu gisa" berrirakurtzen

  • Azaroak 12
    • Instituto de Arquitectura de Euskadi / Convento Santa Teresa
      • Ordena eta Memoria. Maz Bill-eko HFG-aren arkitektura eredua
      • Gillermo Zuaznabar

  • Azaroak 13
    • Instituto de Arquitectura de Euskadi / Convento Santa Teresa
      • Eredu geometrikoak Ulm-eko HfG-en. Diplom. 68.13
      • Emilia Benito

  • Azaroak 13
    • Instituto de Arquitectura de Euskadi / Convento Santa Teresa
      • Ulm-eko HfG-aren eraikina: 3 begizta eta eszena bat
      • Carlos Asensio

  • Azaroak 13
    • Instituto de Arquitectura de Euskadi / Convento Santa Teresa
      • Oinarrizko didaktika. Proiektatzen ikastea Ulm-eko HfG-an
      • Angel Luis Fernández Campos, Lola Sánchez Moya

  • Azaroak 14
    • Instituto de Arquitectura de Euskadi / Convento Santa Teresa
      • Enkargu jainkotiarrak
      • Edorta Kortadi, Jesús María Zabaleta, Mario Sangalli

  • Azaroak 15
    • Instituto de Arquitectura de Euskadi / Convento Santa Teresa
      • Liburu aurkezpena: 'Diego Matxinbarrena: mirador, techo pintado, brújulas'
      • Diego Matxinbarrena

  • Azaroak 22
    • Instituto de Arquitectura de Euskadi / Convento Santa Teresa
      • Nakagin metabolizatzen: testuinguruak, arazoak eta gutxieneko espazioak
      • Yoshihiko Ito

  • Azaroak 28
    • Kursaal
      • Rafael Moneoaren eta Iñaki Gabilondoaren arteko solasaldia
      • Iñaki Gabilondo, Rafael Moneo

  • Abenduak 5
    • Instituto de Arquitectura de Euskadi / Convento Santa Teresa
      • Espazio eta Liturgia
      • Iñigo Viar, Lucas Viar

Lantegiak:

  • Urriak 20
    • Instituto de Arquitectura de Euskadi / Convento Santa Teresa
      • 'Lerroak' ingurunea

  • Urriak 22-Urriak 24
    • Instituto de Arquitectura de Euskadi / Convento Santa Teresa
      • Arkitektura Bionikoko Lantegia
      • Javier Pioz

  • Urriak 22-Urriak 25
    • Habic - Asociación Cluster del Sector del Hábitat Madera
      • Hackathon

  • Urriak 29
    • Instituto de Arquitectura de Euskadi / Convento Santa Teresa
      • Estatikotasunaren mugak. Arkitektura mugigarri, aldagarri eta garraigarri baten aldeko proposamenak
      • Antonio Scarponi

  • Azaroak 10
    • Instituto de Arquitectura de Euskadi / Convento Santa Teresa
      • 'Azalerak' Ingurunea

  • Azaroak 23
    • Instituto de Arquitectura de Euskadi / Convento Santa Teresa
      • Nakagin metabolizatzen: testuinguruak, arazoak eta gutxieneko espazioak
      • Yoshihiko Ito

  • Azaroak 23
    • Museo Guggenheim Bilbao
      • Museoen bidez arkitektura ikasten

  • Abenduak 1
    • Instituto de Arquitectura de Euskadi / Convento Santa Teresa
      • 'Bolumenak' ingurunea

  • Abenduak 7
    • Instituto de Arquitectura de Euskadi / Convento Santa Teresa
      • 'Sistemen disenua: Ulm-eko Eskola era Braun Konpainia' erakusketaren lotutako familientzako lantegia

Beste ekitaldiak:

Ibilbidea Altxerri, Arteko, Ekain eta Kur galerietako erakusketetan barrena

  • 19:00: "Bauhaus 100", Ekain
  • 19:30: "White city", Altxerri
  • 20:00: "The neighbor's project", Kur
  • 20:30: "Scintiliant. De Arquitectura Naturae", Arteko
    • Data: 11-10-2019 / 11-10-2019
    • Lekua: Galería Ekain
    • Bisita gidatuak: 19:00

Zurezko eraikinak Euskadin

  • BASKEGUR, COAVN eta BEC-arekin batera, lau bisita egun antolatu ditu Euskadiko zortzi egur-erakin nabarmenetara. 'Premios Egurtek de Arquitectura en Madera' sarien edizio ezberdinetara aurkeztutako lanak dira.
    • Izena-ematea: http://www.baskegur.eus/
    • Antolatzailea: Baskegur
    • Data: 15-10-2019 / 12-11-2019
    • Lekua: Baskegur
    • Bisita gidatuak:
      • 15oct. 10h Rehabilitación Passivhaus casa de 3 plantas (Vitoria-Gasteiz). 12:30h Habilitación de museo en astillero Ondartxo (Pasai San Pedro)
      • 25oct. 10:30h Rehabilitación Integral 47 Viviendas (Sestao). 11:30h District heating con biomasa en Sestao Berri para de 250 viviendas.
      • 29oct. 10:30h Centro Investigación CICSH Gasteiz (Vitoria-Gasteiz). 12:30h Reforma y ampliación de Bodegas FOS (Elciego)
      • 12nov. 10:30h Ampliación de Vivienda Unifamiliar + 12:30h Edificio Ampliación de Ikastola Zubieta (Donostia)
      • Baskegur Vitoria-Gasteiztik, Donostiatik eta Bilbotik aterako diren autobusak antolatuko ditu bisitak herrialdean bertan ez badira. (Bisitak 3 orduko iraunaldia du, gutxigorabehera).

'Una conversación sobre la comida y la ciudad' dokumentalaren estreinaldia eta solasaldia

  • Habitar taldearen dokumentalaren estreinako proiekzioa eta mahai ingurua. Hizkuntza: gaztelera.
  • Sarrera librea lekuak bete arte.
    • Data: 19-10-2019 / 19-10-2019
    • Ordutegia: 18:30
      • Urtea / Herrialdea: 2019 / Espainia
      • Jatorrizko titulua: Una conversa sobre el menjar i la ciutat
      • Iraupena: 29 min.

    • Gidoia: Habitar- UPC, grupo de investigación
    • Lekua: Museo San Telmo

Mugaz Gaindiko Mediateka

  • 'Muga' nozioa jorratzen duten 100 tituluk eta 20 filmek osatzen dute Mugaz Gaindiko Mediateka, nortasuna eta herrialdearen arteko harremanaren gaineko eztabaida sustatuz.
    • Antolatzailea: Espacio Reflex
    • Data: 20-10-2019 / 30-12-2019
    • Ordutegia:
      • Astearteak: 10:00-14:00 eta 16:00-20:00
      • Asteazkenetik ostiralera: 10:00-14:00

    • Lekua: Museo San Telmo

Hub Uharteak. Esku-hartze eskultorikoa Trinitate Plazan

  • Juan Aizpitarteren interbentzio-egitasmoa Trinidad enparantzan, Peña Ganchegui arkitektuaren lana ardatz izanik. Jatorrizko proposamenaren jarraipena irudikatzea da helburua. Zura eta muntaiaren forma konstruktiboa erabiltzen du enparantzaren ipar-harmaileko gunea beteko duten hiru elementu sortzeko.
    • Antolatzailea: Espacio Reflex
    • Data: 21-10-2019 / 12-12-2019
    • Lekua: Trinitte Plaza

Orain diseinua! Euskadi eta industria

  • Orain disenua! Euskadi eta industria, ekimenak industria-produktu sorta bat aurkezten du Euskadiko enpresek ekoizten duten diseinua ezagutzera emateko helburuarekin. Ehun empresa baino gehiago aztertu ondoren, 40 enpresetako eta bilduma publiko nahiz pribatuetako 120 lan aukeratu dituzte.
    • Data: 21-10-2019 / 09-02-2020
    • Ordutegia: 12:00-20:00
    • Lekua: Tabakalera

Dokufest

  • DokuFest, Dokumental eta Film Laburren Nazioarteko Festibala, Kosovoko zinemaldirik handiena da. Urtero, festibalak Prizren hirigune historikoan inprobisatutako zinema eta prioekzio-aretoetara mundu osotik 200 film baino gehiago ekartzen ditu.
    • Antolatzen du: Espacio Reflex
    • Data: 23-10-2019 / 25-10-2019
    • Ordutegia: 21:00
    • BO. Azpitituluak ingelesez.
    • Lekua: Instituto de Arquitectura de Euskadi / Convento Santa Teresa

Hiriko Kontakizunak. Hiriak eta zaintzak

  • Elkarrizketak, saio musikalak, bideo-proiekzioak eta sorpresak izango dituen magazina zuzenean. Leku ezberdinetatik, arkitekturak eta hiri-diseinuak duten eraginari buruz hitz egingo dute hainbat kronikak; pertsonen eta ingurumenaren zaintzan duten eraginari buruz, hain zuzen ere.
    • Antolatzailea: URBANBAT
    • Data: 24-10-2019 / 24-10-2019
    • Ordutegia: 19:00
    • Lekua: Bilborock (Bilbao)

Arkitektura-Eskolen Nazioarteko Topaketen amaierako kontzertua

  • Arkitektura-Eskolen Nazioarteko Topaketen amaierako kontzertu hirukoitza
    • La Vieja Escuela
    • Kokoshca Does Las Grecas
    • The Busters
      • *Doan edukiera bete arte.
      • Data: 24-10-2019 / 24-10-2019
      • Ordutegia:
        • 20:00 ateak
        • 21:00 La Vieja Escuela
        • 22:00 Does Las Grecas
        • 23:00 The Busters

      • Lekua: Sala Dabadaba

Zorrotzaurre: erriberatik uhartera

  • Proiekzioa: "Zorrotzaurre: erriberatik uhartera" erakusketak Zorrotzaurre uhartearen egon den birgaitze prozesuaren trantzisioa azaltzen du ikusentzunezko formatuan. XX. mendetik eman diren gertaera nabarmenenak kronologikoki azalduko dira.
    • Antolatzailea: Eraikune
    • Data: 04-11-2019 / 04-11-2019
    • Ordutegia: 09.15 - 18.30
    • Lekua: Itsasmuseum Bilbao
    • Bisita gidatuak: 150 leku. Beharrezkoa da e-mail honetara idaztea: eraikune@eraikune.com

Dokumentala: Nakagin Capsule Tower: Japanese Metabolist Landmark on the Edge of Destruction (2010)

  • Dokumental honek bi hormigoi dorreri atxikitzen zaizkien 140 kapsula prefabrikatuz eratuta dagoen eraikina birbisitatzen du, nitxo futurista gisa pentsatu zirenak Tokioko enpresario modernoentzat. Eraispena tragedia da ala arkitektura modernoaren fenomeno hutsa?
    • Data: 05-11-2019 / 05-11-2019
    • Lekua: Kutxa Kultur Gunea

Dokimentala: KOCHUU

  • KOCHUU arkitektura japoniar modernoari buruzko filma da, ikusiz harritzen duena. Arkitektura honen oinarri tradizionalak eta bere eragina herrialde nordikoetan jorratzen ditu. Japoniar arkitektuek forma modernoak eta antzineko filosofiak uztartzen egiten dituzten ahaleginak azaltzen ditu.
    • Antolatzailea: Atari
    • Data: 12-11-2019 / 12-11-2019
    • Ordutegia: 19:00
    • Lekua: Kutxa Kultur Gunea

Arkitektura eta diseinuari buruzko ikuspuspuntuak: elkarrizketa eta mahi-inguruen proiekzioa

  • Egitasmo honetan sektorean rol nabarmena duten emakumeekin elkarrizketak batu dira. Bideo laburreko formatuan filmatu dira eta jardunaldian proiektatuko dira. Ondoren, eztabaida egongo da aditu gonbidatuekin gai ezberdinen inguruan.
    • Izena eman
    • Data: 13-11-2019 / 13-11-2019
    • Ordutegia: 18:30
    • Lekua: Espacio Basque Living

Bisita gidatua: Gasteizko hiru eliza. Arkitektura erlijioso errebisionista Gasteizen

  • 1958 eta 1968 arteko Vitoria-Gasteizko hiru elizetara bisita-gidatuak:
    • Santa Maria Aingeruena, Javier Carvajal eta José María García de Paredes.
    • Koroatze Eliza, Miguel Fisac.
    • San Frantzisko Asiskoa, Luis Peña Ganchegui.
      • Antolatzailea: Archivo Peña Ganchegui
      • Data: 16-11-2019 / 30-11-2019
      • Lekua: Vitoria-Gasteiz

Kisho Kurokawa: From Metabolism to Symbiosis (1993)

  • Internazionalki txalotua izan den arkitektuaren erretratua, ideia budistak erabili zituena gaur egungo arkitekturarekin batera. Dokumental honek Kurowaka jarraitzen du haren lorpen handienetan barrena Tokion, Hiroshiman, Naran, Osakan, Berlinen, Parisen, Chicagon eta New Yorken.
    • Antolatzailea: Atari
    • Data: 23-11-2019 / 23-11-2019
    • Ordutegia: 19:00
    • Lekua: Espacio Kutxa Kultur
X