Orioko Done Jakue Bideko Interpretazio Zentroa

Amaituta
01 Urt / 20 - 31 Abe / 20
09:30 h.
Prezioa
0,50 €
Antolatzen:
Orioko Udala

Informazio gehiago nahi baduzu, antolatzailearen xehetasun fitxara sar zaitezke.

Done Jakue Bidea "Europako Lehen Kultur Ibilbidea" izendatua dago. IX. mendetik aurrera, Europako erromesek Santiago apostoluaren hilobira (Compostelara) joateko ireki zituzten bideez osatua dago. Mendeak joan eta mendeak etorri, herri osoak, elizak, ospitaleak eta merkataritza-ibilbideak sortu ziren Bidearen inguruan, eta kultura, historia, arte eta paisaia alorrean benetako altxorra dira gaur egun.

Done Jakue Bideari buruz Orion dagoen interpretazio-zentroak informazio osatua eskaintzen du bide horren inguruan. Interpretazio Zentroa Orioko alde zaharrean dagoen XVI mendeko eraikin batean kokatuta dago, Iturriaga jauregia, Santiago bidea bertatik pasatzen delarik.

Zentroak modulu elkarreragileak, ikus-entzunezko emanaldiak eta hainbat-material dauzka. Gela guztiak mugikortasun murriztua duten pertsonentzat egokituak daude.

EGUTEGIA

  • Neguko ordutegia (irailaren 16tik ekainaren 18ra):
    • Asteartea: 09:30-13:00
    • Asteazkenetik ostiralera: 09:30-13:00 eta 16:00-19:00
    • Larunbata: 09:30-14:00 eta 16:00-19:00
    • Igandea: 10:00-14:00
  • Udako ordutegia (ekainaren 19tik irailaren 15era):
    • Astelehenetik larunbatera: 10:00-14:00 eta 16:00-20:00
    • Igandea: 10:00-14:00

TARIFAK

  • Arrunta: 0,50 €
  • Murriztua: 0,20 €
    • Haurrak 12 urte arte
    • 65 urtetik gorako pertsona nagusiak
  • Doan:
    • Erromesak

HARREMANETARAKO

Telefonoa: 943835565

Emaila: orioturismo@gmail.com

Informazio gehiagohttp://turismo.orio.eus/eu/interpretazio-zentroa

X