Cristóbal Balenciaga Museoa

Amaituta
01 Aza / 19 - 31 Urr / 20
10:00 h.
Prezioa
10 €
Antolatzen:
Cristóbal Balenciaga Fundazioa

Informazio gehiago nahi baduzu, antolatzailearen xehetasun fitxara sar zaitezke.

Cristóbal Balenciaga Museoa 2011ko ekainaren 7an inauguratu zen Getarian, Gipuzkoan. Jostun bati eskainitako ezaugarri horietako lehen museoa da munduan. Museoa Cristóbal Balenciaga Fundazioaren babespean jaio da, eta bere egiten du Fundazio horren xedea: jeinuzko diseinatzaileak nahiz beraren lanak arte-sorkuntzan oro har, eta moda-munduan eta goi mailako joskintzan bereziki, izan duen garrantzia eta gailentasuna sustatu, hedatu eta bultzatzea.

Hiru esparru handi, lau solairu, sei areto eta pieza paregabez osatutako ageriko bilduma ditu: bilduma hautaketa zorrotz baten emaitza da. Horra hor, gaingiroki, Cristóbal Balenciagaren, moda unibertsaleko jenio handienetako baten, omenez pentsatu eta hari eskainitako lehen museoaren ezaugarriak. Fundazioaren babespean, Museoak 2.000 piezatik gora jaso ditu orain arte, lagapenen bidez, dohaintzen bidez, eta gordailatze instituzional edo pribatuen bidez. Pieza horiek guztiak txandaka erakusteaz gain, aldi baterako erakusketak, eta jarduera didaktikoak eta aisialdikoak proposatzen ditu. 

Aurreko erakusketen oihartzunekin batera, Cristóbal Balenciagaren zenbait objektu pertsonal ere aurkituko ditugu obra hautatu hauen ibilbide kronologikoan txertaturik. Hain zuzen ere, ibilbidean zehar, mitoa alboratzeko eta Cristóbal bera imajinatzeko gonbita egingo digute jantzi, lanabes, gutun, liburu nahiz apaingarri horiek.

ORDUTEGIAK

Azaroa - Otsaila: asteartetik igandera 10:00 - 15:00

Martxoa - Urria: asteartetik igandera 10:00 - 19:00

Uztaila - Abuztua: egunero irekita 10:00 - 20:00

TARIFAK

  • Tarifa arrunta: 10 €
  • 10%eko deskontua:
    • 10 pertsonatik gorako taldeak eta familia ugariak.
  • Murriztutako tarifa: 7 €
    • Gazteak (18 urte arte)
    • Erretiratuak eta pentsiodunak
    • Ikasleak
    • Irakasleak
    • Langabeak
    • Getariarrak
  • Doan:
    • Cristóbal Balenciaga Museoaren lagunak
    • Haurrak (12 urtera arte)
    • ICOMeko kideak

HARREMANETARAKO

Telefonoa: 943008840

Emaila: info@cristobalbalenciagamuseoa.com

Informazio gehiagohttps://www.cristobalbalenciagamuseoa.com/eu/

 

 

X