Makina Erremintaren museoa

Amaituta
01 Urt / 20 - 31 Abe / 20
08:00 h.
Prezioa
2 €
Antolatzen:
Makina-Erremintaren Museo Fundazioa

Informazio gehiago nahi baduzu, antolatzailearen xehetasun fitxara sar zaitezke.

MUSEOA

Fundación Museo de Máquina-Herramienta – Makina-Erremintaren Museo Fundazioa izena duen eta pribatua den pertsona juridikoan ondorengoak daude indarrean: Euskal Autonomi Elkarteko Fundazioei buruzko 12/94 Legea, garapen erregelamendua, Estatutu Funtzionala, eta Patronatuak horien garapen eta interpretaziorako onartzen dituen arauak eta baita aplikatu daitezkeen beste legezko xedapen batzuk ere.

Fundazioa irabazi-asmorik gabeko erakunde iraunkorra da eta bere helburuak betetzeko, gizartearen zerbitzurako museoa eta horren garapena sustatzen ditu. Publikoarentzat zabalik dago eta gizakiaren eta bere inguruneko testigantza eta materialak bilatzen ditu, horiek eskuratu, kontserbatu, erakutsi eta zabaldu egiten dituelarik, ikerketa, hezkuntza eta aisia helburu izanik.

Makina-Erremintaren Museoaren edukia historikoa eta teknologikoa da. Makina-erremintaren garapena eta eboluzioa plasmatzen ditu eta baita horrek eremu sozio-ekonomiko eta kulturalean duen inplikazioa, bereziki, esparru euskaldunari dagokionez.

MUSEOAREN ORDUTEGIA

  • Astelehenetik ostiralera: 8:00 -13:00 eta 14:30 -17:30
  • Itxita: larunbat eta igandetan, jai-egunetan, zubietan.
    • Urtarrilaren 17 eta 18an (San Antón). Abuztuan.
    • Abenduaren 20tik urtarrilaren 7ra.

SARRERAK

  • 2€. Doan 10 urtetik beherakoentzat (pertsona nagusi batekin), eta museoko lagunentzat

KONTAKTUA

Telefonoa: 943 74 84 56

E-maila: museoa@museoa.eus

Informazio gehiagohttp://www.museoa.eus/eu/

 

X