Donostia Solidarioa: Juneren Hegoak
Informazio gehiago nahi baduzu, antolatzailearen xehetasun fitxara sar zaitezke.
Esperientzia turistikoetan egiten dituzun erosketen %2a Juneren Hegoak GKEra joango da.
Juneren Hegoak elkarteak Errenterian du egoitza, eta 10 urte baino gehiagoko esperientzia du. Bere eginkizun nagusia adingabeen gaixotasun edo doluagatik sufritzen ari diren lurraldeko familiei laguntza ematea da, haien bizi-kalitatea hobetzeko helburuarekin.
Bisitatzen gaituzten pertsonek turismo sektoreaz harago eragin ekonomiko positiboa izatea nahi du Donostia Turismoak. Horregatik, jarduera eta txartel turistikoen salmenten* zenbatekoaren %2a Juneren Hegoak-i emango zaio.
DONAZIOETARAKO ITSULAPIKOAK HURRENGO LEKUETAN AURKI DAITEZKE:
Turismo Bulegoa
Aquarium
Hegalak
Hotel de Londres y de Inglaterra
San Martin Merkatua