Itsas-giroa Tolosan. Bisiguaren Festa!

Tolosarren artean berdina entzuten da larunbata eguerdietan: eta gaur zer? Ez kexa modura, baina bai kuriositatez: ez da astebururik ezer ez dagoenik. Txarangak bai ala bai!

Baina asteburu honetan ez da egongo ezer galdetzeko beharrik, usainak nahikoa argi utziko baitu asteburu honek dakarrena. Itsasoa bera Tolosara ekarri izan balute bezala! A ze parrila eta janari usaina.. bat-bateko gosea sentituarazi eta tripak soinua egiteari uzten ez dioten horietakoa.. Bisiguaren Festa ospatuko dugu!

Harrigarria da nola antolatzaileek, larunbatero azoka jasotzen duen Zerkausia Tolosako bista politenak dituen jatetxe elegante batean bilakatzeko gaitasuna duten: jendez betetako mahai dotoreak, parrilero hoberenen eskutik erretzeko prest dagoen arrain freskoa, edari ugari, eta usain ezinhobea botatzen zuten parrilak.

Bisigua

Jan gabe utzi ezin daitezkeen lehen platerek egingio diote aurkezpena eguneko protagonistari: Orio estilora prestatutako bisiguari. Orioko Katxiña eta Xixario erretegietako parrileroak izango dira 300 bisigu baino gehiago erretzeko arduradunak, aholku eta hizketaldiez gozatzen duten bitartean. A ze gozatua! Eta joanden urteko postrea ahaztezina izan zen: bisigu formako pastela! Tolosako Gozona gozotegi mitikoaren Bixigoxoa. Aurten ere hau dastatzeko aukera izango ote dugu?

entranes-y-besugo

Eta mahai-inguru luze baten ostean, nork dauka etxera buelta egiteko gogoa? Inork ez! Horregatik, Tolosako Zerkausiak aurten estreinatutako bigarren zonaldera gerturatzeko aukera izango duzue gauean, zerbait pikatzeko helburuz; Aingura gunera. Toki berri eta gazte bat, gastronomia galiziarra dastatzeko prestatua. Olagarroa, txipiroiak, … ezin ezetz esan horrelako parrilada bati!

pulpo-zamburiñas

Janaz lepo amaitu eta ederki gozatu ostean, hurrengo urtea iristeko zain egotea bakarrik gelditzen zaigu, beti bezala, ekainaren lehenengo asteburura, plan honetaz ez baita inor nekatzen. 2020ak Orioko itsasoa Tolosara berriz hurbildu arte :)

X