Hemen da dFERIA, Antzerkia eta Dantza maite dutenentzako jaialdia

Martxoaren 14etik 17ra dFERIA, Ezin duzu huts egin!

dFERIA arte eszenikoen sektorearen topaleku nagusi bihurtzen da lau egunetan, eragileen arteko hartu-emanak sustatuz eta sektorearen beraren garapena erraztuz.

Feriaren programazioa askotarikoa da, kalitatezkoa, eta berriki estreinaturiko ikuskizun berritzaileak aurkeztea du lehentasun. Donostiaren bereizgarria da aretoko antzerki eta dantza programazio zaindua aurkeztea.

dferia 1

dFERIA antzerki- eta dantza-feria ezinbesteko hitzordua da Arte Eszenikoen sektorearentzat, dagoeneko ondo sendotuta baitago arlo horretako elkargunerik garrantzitsuenen artean. Donostian egiten den feria honek bere programazioaren eta produkzioaren kalitateari esker nabarmentzea lortu du.

dferia fotoapaisada 2

Arte eszenikoen merkatua dinamizatzen laguntzea da dFERIAren helburu nagusia, arlo horretako eragileak harremanetan jarriz eta sortzen diren azken antzerki-lanak aurkeztuz, betiere arreta berezia jarriz euskal konpainiei bultzada ematean. Bestalde, feriak jai-izaera ere badu. Hain zuzen ere, arte eszenikoen jai handia da, udan Donostian protagonista izaten diren zinema- eta musika-jaialdi ospetsuak osatzen dituena, eta arte eszenikoen sekotreko elkargune nagusia izaten da bost egunez.

 Aurten, 26 ikuskizun (40 emanaldi), mundo mailako 5 estreinaldi eta 8 Euskal Herri mailako estrenaildi ere izango ditugu ikusgai. Oreka da aurtengo gaia.

dFERIAko edizio honek Donostiako antzoki eta espazio eszenikoetara ekarriko ditu Marina Oteroren Fuck Me lehergarria, Vero Cendoya konpainiaren Bogumer obra poetiko eta inklusiboa, Burgos-New York Dantz markapean Burgos-New York Nazioarteko Lehiaketan saritutako piezetako batzuk, eta 60 urte bete dituen Els Joglars konpainia beteranoaren ¡Que salga Aristofanes! antzezlana.

2022ko dFERIAk dakarzkigun proposamenen artean, Aukeran, Adriana Bilbao, Kulunka, Oreka Tx eta Dantzaz euskal konpainien azken ekoizpenak aipatzeko dira.

Arte eta kultur plan gehiago

Kultura maite dutenentzat eskaintza zabala eskaintzen du Donostiak. Hiria ez da gelditzen eta zuk ere ez duzu zertan gelditu.

 

X