Doako eta aire zabaleko jaialdiak Donostiara iristear daude... aukeratu zeurea!
- Kultura
- 2025 Api 27
Udako hilabeteetan, Donostia aire zabaleko doako jaialdien eszenatoki bihurtzen da. Nahiago duzu oinetakoak kendu eta hondartzako hondar gainean dantzatu?; ala, zuhaitz baten itzalpean etzanda, musikaz gozatzen duten horietakoa zara?
Jazzaldia
Uztailaren 19etik 27ra, Zurriolako hondartzan doako kontzertu ugari izango dira, hala nola Anari, Jamie Cullum edo The Beach Boys. Jaialdi honen 60. edizioak Euskal Herriko zein nazioarteko taldeak biltzen ditu eta dagoeneko klasiko bat da bai bertokoentzat bai bisitarientzat.
Argazkia: Donostiako Jazzaldia
Glad is the day
Abuztuaren 3an hondartzatik zuhaitzen itzalpera lekualdatu ohi gara, Kristina Enea Parkean Glad is the day jaialdiaz doan gozatzeko. 2016an sortua Europako Kultur Hiriburuaz geroztik, jaialdi honek artisautza eta moda azoka txiki bat ere badu, doako kontzertu ugariez gain.
Argazkia: CC BY-SA Donostia Kultura - Glad is the day 5# 2019
Ba al zenekien jaialdi honen izena hitz joko bat dela, Gladys del Estal ekologista donostiarraren omenez egina? Glad is The Day ingelesetik dator eta "Gladys Poz Eguna!" edo itzul daiteke.
Boga Boga Festibala
2025eko irailaren 12tik 14ra, musika independentearen jaialdi honen bigarren edizioa egingo da Donostian hiriko eta inguruko leku enblematiko eta berezietan, hala nola, Chillida Leku aire zabaleko museoan, Aieteko parkean edo Kursaaleko terrazan.
Argazkia: Aieteko Parkea
Azkenik, ezin ahaztu Donostiako Aste Nagusia, hiriko festa handia!
Aste Nagusia
Abuztuaren 9tik 16ra bitartean Aste Nagusi sonatua ospatuko da, adin eta publiko guztientzako ekintza ugarirekin: portuko pirateek Kontxako hondartza abordatzeko antzespen dibertigarria, su artifizialen lehiaketa, doako kontzertuak hiri osoan zehar, eta abar.