Donostiako Nazioarteko Zinemaldia berezia izango da aurten...

Zinemaldiaren 68. edizioa irailaren 18tik 26ra ospatuko dute. Segurtasun neurri zorrotzak bermatuko dituzte, baina ahalik eta esperientzia zinematografiko atseginena eskainiz, aurten ere jaialdiaren esentziaz gozatzeko modua izan dezagun, beste modu batera bada ere.

Jaialdia berezia izango da formatua egokitu beharko dutelako, baina ez horregatik bakarrik, izan ere, Woody Allenen ‘Rifkin’s Festival’ filmaren mundu mailako estreinaldiarekin inauguratuko dute edizio hau!

Woody Allen

Woody Allen© Donostia Zinemaldia

Donostian grabatutako komedia erromantikoak Estatu Batuetako senar-emazte batzuen istorioa kontatzen du. Senar-emazteak Donostiako Nazioarteko Zinemaldira joan eta jaialdiaz zein hiriaz maitemintzen dira. Elena Anaya, Louis Garrel, Gina Gershon, Sergi Lopez, Wallace Shawn eta Christoph Waltz dira filmaren protagonistak.

Viggo Mortensen© Donostia Zinemaldia


Eta aurten Viggo Mortensenek jasoko du Donostia Saria, haren ibilbidearen aintzatespen gisa. Falling filma aurkeztuko du zinemagileak, zuzendari gisa egin duen lehena; Donostian egingo du Europako lehen emanaldia. Eskarmentu handia duen Lance Henriksen aktorea eta Mortensen bera dira filmaren protagonistak; gidoia ere azken honek idatzi du. Aitaren eta semearen paperak antzezten dituzte. Haien bi munduek talka egiten dute, eta familia-giroko drama bat eragiten dute.

Viggo Mortensen© Donostia Zinemaldia


68. edizioko kartela

Cartel Zinemaldia 2020© Donostia Zinemaldia

Willem Dafoe aktore estatubatuarra izango da Donostiako Nazioarteko Zinemaldiaren 68. edizioko kartelaren irudiko protagonista. Donostiako Patio estudioak egin du kartela, Martin Schoeller argazkilariaren irudi batetik abiatuta.

Dafoek Donostia Saria jaso zuen 2005ean, bere ibilbidearen aitorpen gisa. Izan ere, lau aldiz izendatu dute Oscar sarietarako eta hiru aldiz Urrezko Globoetarako. Horrez gain, Michael Cimino, Martin Scorsese, Oliver Stone, David Lynch, Lars Von Trier, Wes Anderson eta beste zinemagile askorekin lan egin du.

Zeren zain zaude? Begiratu hemen aurtengo programazioa eta has zaitez edizio honetarako filmak aukeratzen!

Eta jaialdiaz gain.. plan eta jarduera ugari proposatzen dizkizugu, irailean Donostian gozatzeko ezin hobeak!

X