Badator 54. Heineken Jazzaldia

Jazz erritmoak nagusi izango dira Donostian

Uztaila amaieran, Donostia jazz musikaren hiriburu bilakatzen da urtero. Diana Krall, Jamie Cullum, Neneh Cherry eta Joan Baez bezalako artistak gure artean egongo dira uztailaren 24tik 28ra bitartean, eta bost egunetan zehar sekulako ikuskizuna eskainiko digute nazioarteko musikari bikain bezain ospetsu hauek.

heineken-jazzaldia-zurriolaHeineken Eszenatoki Berdea © Lolo Vasco_Heineken Jazzaldia

diana-krall-jazzaldiaDiana Krall © Lolo Vasco_Heineken Jazzaldia

Zurriolako doako kontzertu jendetsuetatik hasita Alde Zaharreko Trinitate Plazako emanaldi goxoetaraino, entzule guztiak pozik edukitzeko moduko eskaintza du 54 Heineken Jazzaldiak. Ziur jaialdiaz gozatzeko irrikan zaudela! Beraz, adi ezinbesteko emanaldi hauei:

Nahitaezko bi kontzerturekin abiatuko da Jazzaldia: folk musikaren ahots adierazgarrienetakoa den Joan Baezek Donostiara dakar bere agurreko bira, eta 2015eko Jazzaldian gure artean egon zen Jamie Cullumek berriro txundituko gaitu bere ahots ederrarekin. Biek milaka lagunen aurrean abestuko dute Zurriola hondartzako Heineken Eszenatoki Berdean, asteazken gauean. Eta sarrera doakoa izango da. Plan hoberik bururatzen al zaizu?

zurriola-heineken-jazzaldiaHeineken Eszenatoki Berdea © Lolo Vasco_Heineken Jazzaldia

jamie-cullum-jazzaldiaJamie Cullum © Lolo Vasco_Heineken Jazzaldia


Eszenatoki bera hartuko dute edizio honetako beste izen ezagunetako batzuek, gaueko 21:00etatik aurrera: Zahara eta Dorian, ostegunean; Stinus Vidal eta Neneh Cherry, ostiralean; eta bi euskal musika-talde, larunbat gauean, Nogen eta Belako.

neneh-cherry-heineken-jazzaNeneh Cherry © Lolo Vasco_Heineken Jazzaldia

belako-heineken-jazzaldiaBelako © Lolo Vasco_Heineken Jazzaldia

Zurriolako hondartza musikaz inguratua egongo da. Izan ere, Heineken Terraza, Frigo Gunea eta Coca-Cola Gunea eszenatokiek doako kontzertuak eskainiko dituzte arratsaldeko 18:00etatik aurrera. Terrazan joko du, besteak beste, Jazzaldian ezaguna den Elkano Browning Cream hirukoteak.

heineken-terraza-jazzaldiaHeineken Terraza © Lolo Vasco_Heineken Jazzaldia

Gainera, Kursaalean bertan kontzertu ikusgarriak izango dira, abangoardiazko jazzaren erreferentzia den John Zorn musikariarena kasu. Zornek Donostiako Jazzaldia Saria jasoko du eta musika-maratoi baten bi saio eskainiko ditu, 14 talderekin eta 30 musikari baino gehiagorekin.

Diana Krall, Joshua Redman edo Maria Schneider bezalako nazioarteko izarrek Trinitate Plazako eszenatoki magikoan abestu eta joko dute, baita Silvia Perez Cruz, Toquinho eta Javier Colina musikariek ere. Martirioren ahots bikaina ere entzun ahal izango dugu, Victoria Eugenia Antzokian eguerdiko saio batean, Chano Dominguez pianistarekin batera.

heineken-jazzaldia-trinidadTrinitate Plaza © Lolo Vasco_Heineken Jazzaldia

silvia-perez-cruzSilvia Perez Cruz © Lolo Vasco_Heineken Jazzaldia

Izen handiz jositako egitaraua San Telmo Museoan burutuko diren hitzaldiekin eta eguerdiko kontzertuekin osatuko da, baita portuaren inguruan gauzatuko diren Nauticool kontzertuetan parte hartuko duten dozenaka musikari eta DJrekin ere.

nauticool-jazzaldia-nocheNauticool © Lolo Vasco_Heineken Jazzaldia

Programazioa kontsultatu eta ez galdu jazzarekin gozatzeko aukera paregabe hau!

X