ComikD

Komiki eta manga zaleentzako hitzordu berria Donostian

Badator komiki eta manga zaleen hitzordu handia. Martxoaren 22tik 23ra bitartean, Nazioarteko Komiki eta Manga Jaialdiaren 3. edizioa ospatuko da Donostian ComikD-ren eskutik. Erakusketez, hitzaldiez eta ikastaroez gozatzeko aukera izango dute bertaratuek, eta komiki, film eta objektu anitzen salmenta-gune ugari izango dituzte eskura.

comikd-kursaal

Ekimena Kurtsaal Kongresu Jauregian gauzatuko da, eta hiru egun horietan bertaratzen direnak komikia eta manga kultura ardatz duten hainbat ekintzetan hartuko dute parte. Gainera, lehen komiki ikastaroaren aurkezpena egingo da, ‘Komikia eta itsasoa’ izenburutzat duena. Bertan, hiru irabazle aukeratu eta euren lanak ikusgai jarriko dituzte.

comikd-komikiak

Antolatutako prestakuntza-ekintzek bi xede dituzte: alde batetik, parte-hartzaileei komikien munduan lehen pausoak ematen laguntzea, eta, bestetik, haien sormena garatzea. Komikiaren hastapen ikastaroa Eneko Salaberriak eskainiko du, animazioan aditua eta Undo enpresako kidea. Komikiak sortzeko ikastaroa, berriz, komikigilea, ilustratzailea, irakaslea eta Undoko zuzendaria den Mikel Anterok zuzenduko du. Ikastaro bakoitzean 15 pertsonak parte har dezakete gehienez. Izen-ematea doakoa da eta Tamayo paper-dendan egin daiteke.

comikd-marrazten

Ikastaroez gain, erakusketez gozatzeko aukera izango dute bisitariek. Aurten, Tolkien unibertsoa izango da Komiki Jaialdiko erakargarritasun nagusietarikoa, ‘Eraztunaren Lurraldea’ izenburudun erakusketarekin. Hala ere, ez da protagonista bakarra izango. Izan ere, marrazkilari José Luis García Lópezen lana erakusketa bakar batean bilduta ikusi ahal izango da; eta Ciruelo Cabral artista argentinarren ‘Dragoien Jauna’ erakusketa ere ikusgai egongo da.

comikd-ciruel-cabralGustavo Ciruelo artistaren ilustrazioak

Bestalde, Komiki Jaialdian beste hainbat ekintzaz gozatzeko aukera izango da: japoniar antzerki-saio laburrak, dokumentalak, Quidditch partidak, beldurrezko hitzaldiak, K-Pop kontzertuak eta cosplay lehiaketak.

X