25ean Zombiek Donostia inbaditzen dute...

musarañas

promozio bideoa

Urriaren amaieratik azaroaren hasierara bitartean, Donostiako antzoki eta kaleak beldurrezko film baten bat-bateko agertoki bihurtzen dira, Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteari harrera egiteko. Zikloan, kontzertuak eta erakusketak ere izaten dira, zinema-eskaintzaren osagarri.

Aurten Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren XXV. urte urrena ospatzen denez jaialdia luzatu egingo da eta urriaren 25etik azaroaren 1erarte iraungo du.

Larunbatean Musarañas (2014) filmaren proiekzioak hasiera emango dio Antzoki Zaharrean Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren XXV.Asteari. Juanfer Andrés eta Esteban Roel dira film espainiar honen zuzendariak, eta Álex de la Iglesiak eta Carolina Bangek Pokeepsie Films etxearen bidez ekoitzi dute.

Gainera, aparteko ekintza bezela aurten, beste urte urren garrantzitsu bati omenalditxoa eginez, Behobia-Donostiaren 50. urte urrena hain zuzen, Behobia-San Sebastián zombia korri egingo da. Hain korrikalari azkarrentzat maratoi formatua luzeegia izango zenez, ibilbidea laburtzea erabaki da eta honela Bulebarrean jarriko da energia guztia.

Behobia Z

Etorri Donostiara eta jaialdiaren egoitzarik ospetsuenera, Antzoki Zaharrera. Egun batzuetan fantasiazko eta beldurrezko zinemaren zaletuak direnentzako jaialdi bilakatuko da. Genero horretako urteko film onenek eta mota guztietako jarduerek kaleak kolorez, dibertsioz eta fantasiaz beteko dituzte. Animatzen zara?

 

X