Txotx! Hemen da berriro sagardo-garaia, aurten berezia...

Botila mahaian

Otsailaren 5ean hasi zen urtero zain egoten garen sagardotegi-garaia. Aurten, eserita egin beharko dugu gure betiko “txotxa”, botila edo pitxerra mahai gainean dugula, baina horrek ez digu eragotziko gure sagar-edari maiteaz eta menu gozo-gozoaz beti bezala gozatu ahal izatea. Uneoro zer sagardo dastatzen ari zaren jakiteko, upel zenbakia eta probatzen ari zaren barietatearen inguruko azalpena jasota dituen informazio-txartela izango dituzu. Gainera, QR kodearen bidez, sagardotegiari eta produktuari buruzko informazio osagarria izateko estekara sartu ahal izango duzu. Aurten, beraz, inoiz baino errazago izango duzu sagardoari buruzko zure ezagutzak harro agertzeko.

montaje1

Gorputza eta nortasuna dituen sagardoa

2021 honetako sagardoek gorputza eta nortasuna izango dituztela dirudi. Adituek diotenez, uzta hau oso berezia da; izan ere, konplexutasun eta bilakaera izateko gaitasun handia duten sagardoak atera dira. Probatu egin beharko ditugu!

Ba al zenekien Euskal Sagardoa jatorri-deituraren barruan, 1.200.000 litro sagardo egin dituztela? 2020ko uztan, 2 milioi kg sagar baino zertxobait gehiago erabili dituzte. Hamaika barietate dago: gozoak, garratzak, mikatzak... Haietako bakoitzak ñabardura ezberdina emango dio sagardoari.

Hori bai, Euskal Sagardoa jatorri-deitura duten sagardoek % 100ean bertako sagarrarekin eginda egon behar dute; eta ugari dira! Zapore-ukitu ugari dituzten sagardoak egiteko 25 barietate baino gehiago erabil daitezke.

montaje2

Baina... zer da “Txoootx”?

Erritu izateaz gain, sagardo-garaia irekitzeko edo upel bat zabaltzen duten unean oihukatzen dena izateaz gain,“txotxa” egurrezko zotza ere bada. Garai batean, sagardoa erosten zutenek dastatzeak zuzenean upeletik egiten zituzten. Upel bakoitzari zulotxo bat egiten zitzaion dastatzea bizkortzeko eta, gero, zuloa gantzarekin estaltzen zuten. Berriro irekitzeko, ziria izeneko metalezko hagaxka bat erabiltzen zuten. Asmakizun hori, denborarekin, aldatuz joan ziren eta gantza desagertu egin zen. Orduan azaldu zen txotxa, upelak irekitzeko eta ixteko garaian erosoagoa eta bizkorragoa baitzen.

montaje3

Esperientzia ahaztezina

Ez dio axola eserita edo zutik; sagardotegi bateko giroa, usain eta zaporeen nahasketa, bizi beharrekoa da. Bakailao-tortilla, txorizoa edo txuleta, gazta irasagar-gozoarekin eta intxaurrekin... (horixe eskaintzen da menu tradizionalean, baina beste hamaika aukera ere baduzu). Eta hori guztia beti sagardo onarekin batera. Sagardotegi batean egotea euskal kulturaren zatitxo baten barruan barneratzearen pare da. Jendea barre egiteko eta gozatzeko prest joaten den tokia da. Plazera bermatuta dago!

X