Donostian, zentroa dendaz beteta dago. Bere etorbide zabalek Belle Époque-eko garaietara eramaten gaituzte… Plazera da kale zabal hauetan zehar ibiltzea, erakusleihoak begiratzea eta, nola ez, pintxoak jatea.
Hemen dituzue zentroko pintxo-tabernen nire aukeraketa, dendaz denda zabiltzatenean geldialditxo bat egiteko ezin hobeak.
Sibarita bat naizela pentsatuko duzue, baina beti ostra batzuekin hasten dut nire pintxo-ibilbidea. Izugarri gustatzen zaizkit. Beraz, noizean behin, kapritxoa hartu eta Katalina Plazatik gertu dagoen, Kata 4 tabernara hurbiltzen naiz.

Kata 4
Ostrak
Jarrai dezagun gogokoen ditudan pintxoekin: otarrainxka-ravioliak Martini Zuri saltsarekin. Inoiz jan al duzue horrelakorik?
Antonio taberna
Otarrainxka-ravioliak Martini Zuri saltsarekin
Otarrainxketatik plater donostiar batera egingo dugu jauzi: txipiroiak. Avenida XXI tabernan plantxan egiten dute, tipula karamelizatuarekin. Pintxo goxo-goxoa!
Avenida XXI taberna
Txipiroia plantxan tipula karamelizatuarekin
San Martin merkatutik gertu, betikoa den Iturrioz tabernan, beste kutixi donostiar bat eskatzen dut: bakailaoa, oso modu berezian prestatzen baitute, Ranero Klubaren erara.
Iturrioz taberna
Bakailaoa Ranero Klubaren erara
Eta hiriko kale nagusienetan ibili ondoren, hondartza ingurura joatea gustatzen zait nire ibilbideko azken pintxoa jatera: La Perla tabernako izokin tosta antxoa-duoarekin.
La Perla taberna
Izokin tosta antxoa-duoarekin