Donostia Gabonetan: Non bazkaldu edo afaldu dezaket?

Gabon gauean, Eguberri egunean, Urtezahar gauean eta Urteberri egunean zuetako askok etxetik kanpo afaltzeko edo bazkaltzeko ohitura duzue.

navidad-restaurantes

Aurtengo Gabonak ohi baino bereziagoak izango dira, pandemiaren egoera dela eta. Horregatik, egun garrantzitsuenetan, Maria Cristina hotelak eta Arbaso hotelak menu bereziak eskainiko dituzte, eta Bodegón Alejandrok bazkariak eta afariak egingo ditu etxerako:

Maria Cristina Hotela:

  • Gabon-gaueko afaria (Menu berezia): 190€
  • Eguberrietako bazkaria (Menu berezia): 170€
  • Urte-amaierako gala-afaria (Menu berezia musikarekin): 395€
  • Urte berriko bazkaria (Menu berezia): 150€
  • Informazio gehiago [PDF]

Hotel Arbaso y Restaurante Narru:

  • Gabon-gaueko afaria + Ostatua (Ilargi gelan 2 lagunentzat) + Gosaria: 375€
    Informazio gehiago [PDF]
  • Urte zahar gaueko afaria + Ostatua (Ilargi gelan 2 lagunentzat) + Gosaria: 475€
    Informazio gehiago [PDF]
  • Errege bezperako afaria + Ostatua (Ilargi gelan 2 lagunentzat) + Gosaria: 310€
    Informazio gehiago [PDF]

Bodegón Alejandro:

Bodegón Alejandrok otorduak prestatuko ditu egun berezi hauek etxean gozatzeko.
Gure sukaldaritzako plater tradizionalak Gabon Gauean, Eguberri egunean, Urte Zahar gauean edo Urteberri egunean bakarrik, bikotearekin edo talde txikian gozatzeko. Plater donostiarrak, bereziak eta gabonetakoak.

 Hiriko beste hainbat jatetxek ere irekiko dute Gabonetako egun berezietan. Aukera guztiak ezagutu nahi dituzu? Kontsulta ezazu Gabonetan irekiko duten jatetxeen zerrenda.

X