Txuleta Festa!
- Jan ta edan
- 2017 Aza 01
Azaroaren amaiera da eta hotz honekin… suaren berotasuna etorri zait gogora. Baina, nire kasuan, ezinbestean dastatzeko plazerarekin lotzen dut: parrilla on baten berotasuna.
Eta nola ez, tolosarra izanda, parrila baten gainean jar daitekeen gauzarik onena txuleta on bat dela uste dut. Tolosan “txuleta” deitzen diogun horri “chuletón” deitzen diote Madrilen. Hona hemen horren adibide bat:
Ni urtero joaten naiz Tolosako Txuleta Festara, hutsik egin gabe, abenduaren 8tik 10era. Plan horrekin bat egin nahi duzuenentzat, hona hemen menua:
Gatzetan jarritako antxoak
Nafarroako zainzuriak
Labanarekin moztutako urdaiazpiko ondua
Txuleta (bi lagunentzat) Lodosako pikillo piperrekin batera
Teilak, zigarrotxoak, Gorrotxak eta Idiazabal gazta
Kafea
Ura, sagardo naturala, txakolina, ardo beltz ondua eta ogi artisaua.
45 € pertsonako.
*Igandeko bazkarian, idi-txuleta zerbitzatuko da.
Txuleta on bat urte osoan jan daiteke Tolosan Casa Julián edo Casa Nicolás erretegi entzutetsuetan, baina egia da Zerkausian egiten den Txuleta Festan sortzen den giroak ez duela parekorik.
Aurrez erreserba egin beharra dago, tokiak agortu egiten dira eta… nik erreserbatu dut nirea! Nahi izanez gero, Tolosaldeko Turismo Bulegoan eman dezakezue izena:
- 943 697 413
- tour@tolosaldea.eus
Hona hemen xehetasun gehiago (haurrentzako menua, adibidez) ikusteko esteka bat: