San Sebastian Gastronomika 19

Donostia Gastronomiaren Munduko Hiriburua

Donostia munduko sukaldaritzaren hiriburu bihurtuko da urriaren 6tik 9ra, eta aurten, gainera, Elkanorekin bidaiatuko du, munduari itzuliaren 500. urteurrenean

 

magellan-elcano-circumnav

500. urteurrena ospatzeko San Sebastian Gastronomikak Donostiara hurbilduko ditu Magallanesek eta Elkanok munduari bira ematen ari ziren bitartean aurkitu zituzten produktuak eta bertako sukaldaritza. Marinelen jatorrizko bideari jarraituz, munduko bira gastronomiko egiteko aukera egongo da Donostian; Euskadiko, Andaluziako, Kanarietako, Brasileko, Argentinako, Txileko, Filipinetako eta Indonesiako zapore eta usainak ekarriko bait dizkigute.

comida-del-mundo

Aurtengo berrikuntzetako bat Pintxoen I. Kongresua da, gero eta fama handiagoa hartzen ari den sektorea aztertzeko nahiarekin antolatu dena. Hainbat chefek pintxoen proposamen eta formatu berrien eta horien bilakaeraren inguruan hitz egingo dute bertan.

evolucion-pintxo

Baliteke zu Chef handi bat ez zarela pentsatzen egotea...edo San Sebastian Gastronomika ez dela zuretzat...Baina Gastronomika-ko kongresutik haratago publiko zabalari zuzendutako ekitaldiez goza dezakezu. Igandetik asteazkenera Kursaaleko atarian gastronomia onena dastatzeko aukera izango duzu. Hurbildu zaitez eta probatu Chef handiek prestatutako platerak!

street-food-ss-gastronomikaArgazkia: San Sebastián Gastronomika

Kursaal jauregiko arkupeetan Asiako eta Hegoamerikako kale-errezeta famatuen aukeraketa bat eskainiko da, Magallanesen eta Elkanoren bidaia gogoratuz. Filipinetako oilaskoa, oilaskoa eta kokoa duten fideoak eta Latinoamerikako beste espezialitate batzuk dastatezeko aukera egongo da besteak beste.

pollo-filipino

Galdu ezin dezakezun beste jardueretako bat Kursaaleko terrazetan ospatzen den Parrilla Lehiaketa Nazionala da. Herrialdeko parrillero onenek, haragirik onenak prestatuko dituzte kongresuaren azken egunean. Eman izena herri epaimahaiaren parte izateko!

concurso-parrillasArgazkia: San Sebastián Gastronomika - Parrilla Lehiaketa Nazionala

 

X