Sagardo egunak!

donostik-tak-eu
Donostik-tak Blogger-a

Txotx denboraldia amaitu da eta “Sagardo Egunak” datoz. Sagardo denboraldia amaitzean, sagardoa botilaratu egiten da eta Gipuzkoako eta inguruko hainbat herritan Sagardo Egunak ospatzen hasten dira.

sagardo-eguna-irun-hitzaArgazkia: Bidasoako Hitza

Beraz, gure sagardo tradizioarekin jarraitu nahi baduzue... denboraz zabiltzate!!!! Udaberriak sagardo berria aire zabalean dastatzera garamatza. Plan ezin hobea!

sagardo-eguna-donosti-sagardoaren-lurraldeaArgazkia:Sagardoaren Lurraldea

Lehen Sagardo Eguna Oreretakoa izaten da. Aurten, apirilaren 30an izan da eta hortik aurrera, astebururo edo bi asteburuan behin izango da zerbait Gipuzkoako herriren batean.

sagardo-eguna-irun

Probatzea gomendatzen dizut. Beti izaten da giro ona, euskal musika tradizionala, pintxoak eta noski, sagardoa!

sagardo-eguna-musika

Prezioa egokia izaten da! 6 eurorekin sagardotarako edalontzia, koadrodun lepoko-zapia, pintxoa eta sagardotarako 10 bat ticket ematen dizkizute. Herriaren arabera aldatzen da… Baina irudikatzen duzu, ezta? Ekoizle guztiei ekarri duten sagardoa amaitzean amaitzen da Sagardo Eguna ere.

sagardo-eguna-edalontziak 

2022ko daten zerrenda doakizu hemen, bat bera ere huts egin ez dezazun (*letra lodiz idatziak daudenak konfirmatuak daude). Ziur naiz bateren bat ahaztu dudala, baina gogoratu ahala zerrenda eguneratuko dut, bestela lagundu gogratzen, Mese!:

  • apirilak 30: Errenteria
  • maiatzak 7: Irún
  • maiatzak 22: Usurbil
  • maiatzak 28: Oiartzun
  • ekainak 4: Pasaia
  • ekainak 11: Lezo
  • uztailak 23: Aizarnazabal
  • uztailak 26: Astigarraga
  • Irailak 3: Donostia

                                                                                                                                                                   * Kontsultatu datak Sagardo route-ko agendan

X