Euskal Jaiak Donostian
- Geurea
- 2019 Abu 22
Donostiak abuztuaren azken egunetan eta irailaren lehengo egunetan, 31tik 8ra, Euskal Jaiak ospatzen ditu euskal kirola, gastronomia, kultura eta folkorea batzen dituen jaia.
Sagardo Eguna da egunik garrantzitsuenetako bat, aurten iraialren 1ean ospatuko dena. Sagardoa eta txorizo pintxoren bat jateaz gain giro ederraz goazatzeko aukera dago beti Sagardo Egunean, trikitixak eta euskal musika ez dira inoiz falta!
Argazkia: Sagardoaren Lurraldea
Argazkia: Sagardoaren Lurraldea
Donostiako estropadak, zalantzarik gabe, galdu ezin daitekeen ikuskizuna dira. Gainera hiru egun ditugu hauetaz gozatzeko, sailkapen froga abuztuaren 29an, lehenengo jardunaldia irailak 1ean eta bigarrena irailak 8an. Zeinek irabaziko du aurten??
Euskal ohiturek, gure bizitzan protagonisko handia izaten jarraitzen dute, baina egun hauetan bereziki nabarmentzen dira Donostian: Gipuzkoako Aizkolarien txapelketa, esku pilota txapelketa... ez dira falta Donostiako Euskal Jaietan.
Eta noski, ezin ditugu ahaztu trkitilariak, txistulariak, dantzariak eta plazak eta kaleak alaitzen dituzten guztiak.