#MyDonostia
- Donosti Feeling
- 2022 Eka 01
#MyDonostiaKulturala | #MyDonostiaCultural
Abuztua heldu da eta Donostia prest dago guri kultur ekitaldi ugari eskaintzeko.
Urteko sasoi hau, hirian egiten diren kontzertu eta jaialdi ugariei esker, ezin hobea da aire zabalean kulturaz gozatzeko. Gainera, une egokia da Donostiako plaza eta auzoetan ezkutatzen diren eskulturak berriro begiztatzeko. Edo museoetan barrena tour bat egiteko! Beti dago erakusketaren bat gu harrituta uzteko prest.
#MyDonostiaSunny | #MyDonostiaEguzkitsua
Uda ate joka dugu, eta horregatik hasi nahi genuke uda garaiaz gozatzeko gogoa pizten Donostiako argazkirik politenekin eta eguzkitsuenekin!
Hil honetan eguzkiak argitutako zure txokorik gogokoenen argazkiak partekatzeko gonbidapena egiten dizugu. Jende guztiak gozatu ahal izan dezala Donostiako paraje zoragarriez!
#MyDonostiaBerdea
Donostia txoko bereziak erakutsi nahi ditugu. Lagunduko diguzu? Hemendik aurrera, hilero gai bat eta hashtag bat proposatuko dizkizuegu, gustukoen dituzuen argazkiak gurekin partekatzeko.
Udaberrian gure hirira kolorea berdeak itzultzen dira eta paseatzea plazer bat da. Horregatik, Donostiako berdegune gogokoenen argazkiak #MyDonostiaBerdea | #MyDonostiaGreen partekatzera gonbidatzen zaitugu!