15 plan Donostian udararaz gozatzeko!

Uda honetan ez dago urrun joan beharrik. Izan ere, donostiarra bazara zein egun batzuetako bisitaldia egitera bazatoz… Donostia paradisua da eta aurkitzera gonbidatzen zaitugu!

Donostia itsasotik

Urrun zaitez hondartza jendetsuenetatik eta gozatu badiaz belaontzian, katamaranean, yatean… Taldean nabigatzeko aukera izango duzu edo, nahiago baduzu, itzuli pribatua ere egin dezakezu.

Aukeratu itsasoaz gozatzeko nahiago duzun plana!

Aurkitu Donostiako basoak, parkeak eta jauregiak

Ba al duzu zuhaitz artean ibiltzeko gogorik? Hiriaren ikuspegirik onenez haren mendietatik (Uliatik, Urgulletik edo Igeldotik…) gozatu nahia al dezu? Mapa turistikoetan agertzen ez diren beste leku batzuk ezagutu nahi dituzu? Egin ibilaldi bat Donostiako basoetan, parkeetan,jauregietan… barrena. Erabili horretarako haren sekretu guztien berri emango dizun bertako gida.

Aire zabaleko museo garaikidea. Zatoz Hondalea ezagutzera! 

Zeharkatu Donostia alderik alde eta miretsi pasealekuetan han-hemenka aurkituko dituzun aire zabaleko eskulturak, hasi Nestor Basterretxearen Bakearen Usoan, Jorge Oteizaren Eraikuntza Hutsa atzean utzi eta Eduardo Chillidaren Haize Orrazira iritsi arte. Eta aurten berrikuntza handi bat dugu: Hondalea!

Egin txangoa uhartera!

Joan txalupa motordunean Santa Klara uhartera eta arakatu uhartea eta han dagoen hondartza txikia... edo gogoratu Hondalea ikusteko tiketa erreserbatzea. Itsaspeko ikuspegiarekin bidaiatzeko aukera ere hauta dezakezu! Kontsultatu uhartera nabigatzeko aukera guztiak.

Ikasi eta gozatu… familiartean!

Dibertituz ikasi 200 arrain espezie baino gehiagoren artean Aquariumean, geratu aho zabalik planetarium handiarekin eta haurrentzako esperimentu zientifikoekin Eureka! Zientzia Museoan, Kutxa Ekogunearen naturagune handian, edo Igeldo mendiko antzinako kutsuko jolas-parkean. Haurrekin gozatzeko plan mordoa daukagu!

Barneratu txokorik jatorrenetan: Donostiako auzoetan

Utzi alde batera zona turistikoenak eta aurkitu leku alternatibo eta jatorragoak Donostiako auzoetan gure ibilbide interaktiboen bitartez edo bizikleta elektrikoan bisita gidatua eginez.

Busti kulturaz hiriko museoetan eta arte galerietan!

Egun hodeitsu edo euritsu baterako ez dago Tabakaleran, San Telmo Museoan edo Chillida Lekun euskal kulturan edo kultura garaikidean murgiltzea baino gauza hoberik… Bisitatu Donostiako askotariko museo eta arte galeriak!

Donostia eta bere funtsa

Donostian galdu behar ez diren lekuez gain hiriko lekurik ezkutuenak ere ezagutu nahi dituzu? Hiriko txokorik ederrenez gozatu eta bertako sekretu, historia, tradizio eta kultura nagusiak ikasiko dituzu, eta Euskal Herria bere osotasunean hobeto ulertuko duzu.

Ezagutu hiriko bisita gidatu hau eta beste batzuk!

Erosketa batzuk? Pintxo batzuekin eta izozki batekin, askoz ere hobeto

Aurkitu merkataritza gune handi txiki bat aire zabalean… saltoki txikia eta firma handiak Donostiako eremu erromantikoan! Eta erosketak egiten eta kalez kale zabiltzan bitartean… hartu pintxo batzuk edo izozki bat, donostiar erara.

Gustu guztietarako jaialdi eta ekitaldiak

Donostiak bizi-bizirik jarraitzen du! uda iristen denean, diziplina artistiko askotako ekitaldiak iristen dira gure kaleetara: zaldi lasterketak, Donostiako 57 Jazzladia, Txirrindularitza Klasikoa, Musika Hamabostaldia, Glad is The Day, Estropadak, Donostia Festibala eta Donostiako Zinemaldia. Guztiak segurtasun-neurriak betez.

Uretara!

Surfa? Paddle Surfa? Piragua? Arraunketa? Donostian mota guztietako uretako jarduerez gozatzeko aukera izango duzu… eta eguna biribiltzeko… ilunabarra Sagueseko horman…

Hiriko arkitektura miresteko ibilbidea

Miretsi hiriko arkitektura eta arretaz begiratu eraikin erromantiko, arrazionalista eta garaikide ikaragarriei, eta ez ahaztu erlijio eraikin historikoak, hala nola San Bizente eliza, Andre Mariaren basilika edo Artzain Onaren katedrala.

Mima zaitez… spa batean itsasoari begira

Talasoterapia zirkuitu bat itsasoari begira, edertasun tratamendu bat edo erlaxatzeko masaje bat La Perla - Talaso Sport zentroan. Ba al dago hori baino hoberik? Aurkitu mende batetik gorako historia duen bainuetxea, Donostiako Belle Epoqueko ikurra.

Haute cuisineren muinean zaude… Har ezazu kapritxoa!

Donostia m²-ko Michelin izar gehien duen bigarren hiria da… Chef handiak gure hirian kontzentratzen dira, bertako produkturik onena teknikarik berritzaileenekin konbinatzen. Hautatu nahiago duzuna eta… izan ezazu uda honetan inoiz ahaztuko ez duzun esperientzia bizitzeko ausardia!

Txangoak Donostiatik

Donostiatik gertu-gertu, galdu ezinak diren txangoen aukera zabala topatuko dugu: Gipuzkoa berdean egindako murgilketa, Hondarribira eta Pasaira txangoa, edo Txakolindegi batean egindako ardo-dastaketa, adibidez. Aztertu txango guztiak!

 

Beste iradokizun batzuk

X